Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak berritu egin du elkarkidetza Nazio Batuen Informazio Publikoko Departamentuarekin

NBEren Informazio Publikoko Departamentua (DPI) 1947. urtean sortu zen; harrezkero elkarkidetzan jardun dira GKEak eta erakunde hori Nazio Batuen oinarriak eta ekintzak zabaltzeko lanean.

Gaur egun 1.664 GKE daude mundu osoan DIPera elkarturik eta horietatik 668 erakundek, gainera, aholkulari estatusa dute Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren (ECOSOC) aurrean. 668 horietako bat da UNSCO Etxea.

UNESCO Etxea 1995eko uztailaz geroztik dago DIPekin elkarturik eta harrezkero elkarrekin aritu izan dira lanean hainbat aldiz.

Lau urtetik behin GKE bakoitzak Nazio Batuen gaineko informazio eta komunikazio alorrean zer-nolako jarduerak egin dituen ebaluatzen da. Txosten zehatza aurkeztu behar da horretarako.
Txosten hori pasa den otsailaren 27an bidali zuen UNESCO Etxeak DIPera. Aztertu ondoren, Ebaluazio-Batzordeak erabaki du UNSCO Etxearekin elkarkidetza berritzea eta gure erakundearen lana aitortzea.

INFORMAZIO GEHIAGO:

NBEren Informazio Publikoko Departamentua GKEa



Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco