Azken berriak
atzera ES|EN
Eskuragarri dago INGURUMENAREN BIOGRAFIAK hezkuntza-materiala

Andrew Rickard eta Eider Huertas adituek egin dute Ingurumenaren biografiak proiektua. Egileek Australiatik Euskal Herrira bidaiatu dute, lehorrez eta itsasoz. Bidaian, hainbat herrialdetako pertsonen bizitza-testigantzak jaso dituzte, eta pertsona horiek ingurunearekin dituzten harremanak aztertu.

Iaz, Ingurumen-biografiak erakusketan azaldu zuten beren bizi-esperientzia. Erakusketak, panelez baliatuta, ingurunean ezagutu dituzten aldaketak azaltzen dituzte hainbat herrialdetako pertsonek: Aral itsasoaren lehortzea, Kanbodiako arrantza-arazoak, eta Mongolian aldaketa klimatikoak eragindako baliabide-eskasia, besteak beste.

Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat tokitan ikusi ahal izan da erakusketa hori, eta, egun hauetan, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (EHU/UPV) dago ikusgai.

Erakusketa hori oinarritzat hartuz, UNESCO Etxearekin batera garatutako ekimenaren bidez, DVD elkarreragilea argitaratu dute. DVD horrek, erakusketan azaldutako materialez gain, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hiru biografia jasotzen ditu, besteak beste.

Iraunkortasunerako Hezkuntzarako Hamarkada (2005-2014) programako ekintzen baitan sortu du material hori Nazio Batuen erakundeak, eta Eskola Agenda 21 programan lanean diharduten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara bidaliko da.

UNESCO Etxean eta web gunean eskuragarri dago:

http://www.unescoetxea.org/ext/biografiak/index.swf

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco