Azken berriak
atzera ES|EN
NAZIO BATUEN PARLAMENTU BILTZARRA (UNPA) eratzeko kanpaina

Nazio Batuen Parlamentu Biltzarra (UNPA) eratzeko kanpaina hainbat parlamentari eta gobernuz kanpoko erakundek osatutako sarearen ekimena da. Erakunde horiek, hain zuzen, herritarren ahotsa defendatzen dute Nazio Batuetan.

Nazio Batuen parlamentu-biltzarrak herritarren ahotsa helaraziko luke Nazio Batuetara eta nazioarteko politiketara.

  • Kanpainaren helburuak hauek dira:
  • UNPA eratzeko asmoa agerraraztea eztabaida politikoetan eta komunikabideetan.
  • Euren eragin-eremuetan UNPA eratzea eskatzen duten eragileek (gizabanakoek, gobernuz kanpoko erakundeek eta parlamentariek) osatutako sare lokalak eta nazionalak eratzen laguntzea.
  • Parlamentarien eta gizarte zibilaren ahaleginak batzen dituen koalizio parte-hartzailea sortzea, Nazio Batuen parlamentu-biltzarra eratzea lortzeko.
  • Helburu hori duten parlamentuekin eta gobernuekin harremanak eta eztabaidak bultzatzea.


Ekintza horien alde egiteko antolatu den kanpainarekiko atxikimendua sinatzeko aukera dago. Kanpaina horren eskaera-dokumentuan argudiatzen da Nazioarteko lankidetza bermatzeko, Nazio Batuek onespena eta legitimitatea izateko, eta ekintza-ahalmena indartzeko, gizakiek Nazio Batuen Erakundean eta nazioarteko erakundeetan, zuzenean eta modu eraginkorrean, integraturik egon behar dute. Horretarako, erakunde horien jardueretan parte hartzeko aukera izan behar dute gizakiek. Beraz, partaidetza eta ordezkaritza demokratikoa mailaz maila abian jartzea eskatzen dugu.

"Parlamentu-biltzarrak Nazio Batuen Erakundea gardenagoa, eraginkorragoa eta demokratikoagoa egingo luke", adierazi du Nazio Batuen Erakundeko idazkari ohi Boutros Boutros-Ghalik.

Eskaera sinatu dutenen artean daude, besteak beste, egungo edo aurreko gobernuetako 20 ministrotik gora (haien artean bi lehen ministro ohi, eta zortzi kanpo-arazoetako ministro ohi), 83 herrialdetako 517 parlamentari, eta 5 Nobel saritu.

Hainbat gobernuz kanpoko erakunde ari dira kanpainaren antolaketa-lanetan: UBUNTU foroko idazkaritza eta nazioarteko erakundeen sistema sakonki eraldatzeko mundu-kanpaina, besteak beste. Haietaz gain, 40 herrialdetako 127 gobernuz kanpoko erakundek adierazi du kanpainarekiko atxikimendua.

Kanpainari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta proposamen horren alde egiteko:

http://es.unpacampaign.org/index.php

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco