Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOREN argitalpen berria: Lehen haurtzaroko hezkuntza, funtsezko ekarpena gizarte iraunkorra eraikitzeko bidean

The contribution of Early Childhood Education to a Sustainable Society [Lehen haurtzaroko hezkuntza, funtsezko ekarpena gizarte iraunkorra eraikitzeko bidean] argitalpenak azaltzen du haur txikiak nola hezi behar diren planetaren degradazioa eragozteko, eta giza eskubideen, bakearen eta justiziaren alde egiten duen gizarte iraunkorra osatzen laguntzeko.

Argitalpenak azaltzen du eskolaurreko hezkuntza funtsezkoa dela gaitasun intelektualak, psikologikoak, emozionalak, sozialak eta fisikoak garatzeko. Izan ere, orduan jasotako hezkuntzari esker, balioak, gaitasunak eta trebetasunak lantzeko ahalmena izango dute, haurrek garapen iraunkorraren alde egin dezaten.

Haur txikien hezkuntza betidanik agertu da iraunkortasunerako hezkuntzarekin loturik. Diziplinarteko ikuspegia, gelaz kanpoko jarduerak eta eguneroko egoeretan oinarritutako ikaskuntza-prozesuak lotura horren adierazle garbiak dira.

Australian, Brasilen, Txilen, Txinan, Frantzian, Islandian, Japonian, Kenyan, Liberian, Erresuma Batuan, Koreako Errepublikan, Sri Lankan eta Suedian egindako esperientzia jakinei buruzko ikerketen berri ematen du argitalpenak. Planeta iraunkorrerako proiektua izeneko txostenak, esate baterako, azaltzen du nola aplikatzen diren ekimen horiek Australiako haurtzaindegi batean. Han, haur txikiek ikasten dute natura-baliabideak zentzuz erabiltzen eta, horrela, haurtzaindegian ura erabiltzean hartutako ohiturek eragina dute etxean ere. Ikasle baten aitak hala esan zuen: Bainuontzia maila jakin bateraino bakarrik bete dezakegu, eta gero ezin dugu kanila berriro ireki.

Argitalpenean jasotako edukiak nazioarteko tailer baten emaitza dira: Lehen haurtzaroko hezkuntzak duen eginkizuna gizarte iraunkorraren eraikuntzan. 2007ko maiatzean Goteborgen (Suedia) egin zen tailer hori, geroago Bonnen (Alemania) 2009ko martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean egingo den Iraunkortasunerako hezkuntzari buruzko munduko konferentzia prestatzeko helburuz.

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada (2005-2014) UNESCOk koordinatzen du

INFORMAZIO GEHIAGO:

The contribution of Early Childhood Education to a Sustainable Society (pdf 3 MB)

UNESCO eta Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza

Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada (2005-2014)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco