Azken berriak
atzera ES|EN
Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 22an; Biodibertsitatea eta Nekazaritza izango da goiburua.

Maiatzaren 22an Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero. Lurreko ekosistemen aberastasuna eta espezieak zaintzeko eta kontserbatzeko hezkuntza eta sentsibilizazioa zabaltzea da egun horren helburua.

Aurten, Biodibertsitatea eta Nekazaritza izango da goiburua. Nekazaritza-jarduerek eta munduan landatzen diren espezieek lotura berezkoa dute landatzen diren espezi guztien aniztasuna mantentzeko beharrarekin. Berezko lotura hori azpimarratu nahi da, beraz, aurten. Horrez gainera, balioa eman nahi zaio biodibertsitatearen ikuspegiari, eta ez soilik animalia espezieen dibertsitateari, baita landare-espezieen aberastasunari ere.

Gero eta joera handiagoa dago elikagai edo labore bakarra lantzeko, hala adierazi du berriki Nazio Batuek nekazaritza-praktikei buruz argitaratutako txosten batek ere. Labore bakarra lantze hori eta espezieak klonatzeko jarduerak berebiziko eragina izaten ari dira espezie endemikoengan. Kezka horiek direla-eta, gai hauei buruzko eztabaida interesgarria ari da pizten mundu osoan. 2008an, mugarri modura, planeta osoko hazi-biltegi edo banku handiena eraiki da Norvegian.

Planeta osoan maiatzaren 22an izango diren ospakizunei eta ekitaldiei buruz eta gai honi buruz informazio gehiago, ondoko loturetan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

CBD (2008). La Biodiversidad y la Agricultura:Salvaguardando la biodiversidad y asegurando alimentacin para el mundo

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco