Azken berriak
atzera ES|EN
Elkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu mailako eguna

Maiatzaren 21ean Elkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu mailako eguna ospatzen da, orain duela sei urtetik hona UNESCOren 2001eko Kultura Aniztasunari buruzko Deklarazioa gogoratzen duena.
Egun honetako helburua, UNESCOko Zuzendari Nagusia den Matsuura jaunak agertzen duen moduan, aniztasunaren inguruko ezagutza praktikoa sustatzea da, jakin-mina, elkarrizketarako gogoa eta elkarrekiko entzutearen sintomak erakutsiz.

UNESCOk aurten gizarte zibileko partaideak bultzatzen ditu beraiek ere kultur polifonia eder baten babesa eta promozioaren sustatzaile izateko. UNESCO Etxeak kultura aniztasunaren sustapenarekin bat egin nahi du, eta era berean 2008 Nazioarteko Hizkuntzen Urtea ere ospatu nahi du. Nazio Batuek, izendapen honen bidez, hizkuntzak eta eleaniztasuna munduko kultura aniztasunaren oinarritzat nabarmentzen ditu, elementu horiek edozein alorretan garapen iraunkorra bultzatzeko beharrezkoak direla azpimarratuz, bai nazioartean, baita eskualde edo eremu nazionalean ere.

Testuinguru honetan, UNESCO Etxeak hurrengo maiatzaren 23rako Hizkuntzak eta Immigrazioa II Kongresua antolatu du, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera, Bilboko Euskalduna Jauregian izango dena.

Beste alde batetik, UNESCO Etxeak azken aldi honetan kultura eta giza garapena elkartzen dituzten hainbat ekintza bultzatzen ari da. Hemen jaso nahi dugu Matsuura jaunak, UNESCO Zuzendari Nagusiak, ospakizun honetan esandakoa, garapenenerako kultura eta aniztasunak duten zeregin nagusia azpimarratuz:
Egungo egoerak kultura aniztasuna garapen iraunkorreko indar eragilea dela erakustera gonbidatzen gaitu, eta horregatik pobreziaren aurkako elementu ezinbestekoa dela. Nazioarteko komunitaterako apustu erabakigarria da, hezkuntza ez bezala, kultura ez dagoelako Milurtekoko Garapen Helburuen baitan, nahiz eta nahitaezkoa den horiek lortzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO - Kultura Aniztasunaren Mundu mailako eguna

UNESCO eta kultura aniztasuna

Hizkuntzak eta immigrazioa II. Kongresua

Hizkuntzen nazioarteko urtea

Kultura Aniztasunari buruzko UNESCO Etxearen adierazpena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco