Azken berriak
atzera ES|EN
Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak aditu burujabe bat sortu du, ura eta saneamendua izateko eskubidearen gainean jarduteko

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak, giza eskubideei buruzko gaietan Nazio Batuen organo nagusiak, Giza Eskubideei buruzko eta ur edangarria eta saneamendua eskura izateko eskubideari buruzko ebazpena onartu zuen 2008ko martxoaren 28an. Ebazpena Alemaniak eta Espainiak bultzatua zen, beste 40 babesle baino gehiagorekin.

Ebazpen horren bidez, hala erabaki zuen Kontseiluak: ur edangarria eta saneamendua izateko giza eskubidearekin zerikusia duten betebeharrak zaintzeko aditu burujabe bat sortzea

Aditu Burujabeak hiru urtez egingo du lan, hainbat eginkizun nagusitan:

1.Ur edangarria eta saneamendua eskura izateko praktika egokiak zein diren bereiztea, sustatzea eta azaltzea, eta praktika onenen laburpena prestatzea;

2.Ur edangarria eta saneamendua eskura izateko giza eskubideari loturik, bete beharrekoen edukia zehatzago ezartzeko ikerketa egitea;

3.Milurtekoko Garapen Helburuak eta bereziki 7. helburua betetzen lagunduko duten gomendioak ematea.

Ebazpena helbide honetan eskura liteke gaztelaniaz:

http://ap.ohchr.org/documents/S/HRC/resolutions/A_HRC_7_L_16.doc

Giza eskubideak babesteko Nazio Batuetako mekanismoen kide dira aditu burujabeak. Prozedura bereziak esaten zaie mekanismo horiei. Giza Eskubideen Kontseiluak izendatzen ditu adituak herrialde batean eta bestean gai zehatzen gainean giza eskubideen egoera zertan den gainbegira dezaten.

UNESCO Etxeak gertutik jarraitu eta babestu du ekimen hori, Giza Eskubideen Kontseiluak gaiari buruz izan dituen eztabaida-saioetan parte hartuz. UNESCO Etxeak txalotu egin nahi du erabakia, uste baitu aurrerapausoa dela ura eta saneamendua izateko giza eskubidea onartzeko eta babesteko.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco