Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak parte hartu du Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 7. bileran

2008ko martxoaren 7an parez pareko konferentzia ospatu zen Genevan, muturreko txirotasunari eta gizakion bakeaz gozatzeko eskubidearekin duen loturaren inguruan.
Ekitaldi hori Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko zazpigarren bilera aldiaren barruan kokatzen da, eta bilera horiek 2008ko 3tik 28ra ospatuko dira.

Konferentzian Unesco Etxeko zuzendari den Mikel Mancisidor izan zen lehendakarikide, eta goi-mailako bost panelistek hartu zuten parte. Ekitaldi hartan bildu ziren 65 lagunen artean, nazioarteko erakundeetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta Giza Eskubideen Kontseiluan kreditatuta dauden gobernuetako ordezkariak izan ziren.

Parez pareko konferentzia hartan, Giza Eskubideen Garapenerako eta Nazioarteko Zuzenbidea Ezartzeko Espainiako Elkarteak, Giza Eskubideen Kontseiluaren dokumentu ofizial bezala, gai honen inguruan atera duen idatzizko adierazpenaren berri eman zen.
Adierazpen hori kontsulta-estatusa duten 91 GKEk sinatu zuten Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren aurrean. Halaber, Giza Eskubideak Defendatu eta Sustatzeko Espainiako Elkarteen Federazioak ere sinatu zuen.

Parte-hartzaileek bakeaz gozatzeko giza eskubideari buruzko Luarcako Adierazpenaren testua goraipatu zuten, eta Giza Eskubideen Garapenerako eta Nazioarteko Zuzenbidea Ezartzeko Espainiako Elkartea zoriondu zuten, sortzen ari den giza eskubide hori aintzatestearen alde egin duen nazioarteko kanpaina dela eta.

Ekitaldi hartan, era berean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrena dela eta, Ubuntu Sareak atera duen komunikatua eman zen ezagutzera. Komunikatu hartan sortzen ari diren giza eskubideak edo elkartasuna aintzatestearen aldeko deia egin da, eta eskubide hauek aipatzen ditu: bakerako giza eskubidea, garapenerako eskubidea, desarmatze eskubidea eta ingurumenerako eskubidea. Mundu osoko intelektualek sinatu dute, Federico Mayor Zaragoza buru.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Giza Eskubideen Kontseiluaren 7. saio-aldia

Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Garapenerako eta Aplikaziorako Espainiako Elkartea (AEDIDH)

UBUNTU Sarea

Dokumentuak:

Mahai-inguruko egitaraua


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco