Azken berriak
atzera ES|EN
Garapenerako GKE-en Estatuko Koordinadorak landutako MGH, BEGIRADA BAT ERDIBIDEAN txostenaren idazketan parte hartu du UNESCO Etxeak

Milurteko Garapen Helburuak sinatu zirela zazpi urte bete ziren 2007. urtean. Munduko 189 estatuburuk eta gobernuburuk onartu zituzten helburu horiek, 2015. urterako munduko pobrezia erdira murrizteko xedearekin.

Hitzarmen horretan jasotzen ziren helburu eta erronkak lortzeko bidean erdi parera iritsi garen honetan, Garapenerako GKE-en Estatuko Koordinadorak txosten bat argitaratu du Milurteko Garapen Helburuei buruz, bestelako ekintza batzuen artean. Txosten horren idazketan parte hartu du UNESCO Etxeak, 7. Helburuari dagokionean, hain zuzen: ingurumen iraunkortasuna lortzeari buruzkoa da helburu hori.

Koordinadorako kide diren Garapenerako GKE askoren gogoeta eta ahalegin bateratuaren emaitza da "MGH, BEGIRADA BAT ERDIBIDEAN" txostena. Erakundeok, mundu bidegabe eta alde handiko honen errealitatera hurbildu nahi izan dituzte irakurleak, modu errazean eta dinamikoan, egungo egoerari eta hurrengo urteetako erronkei buruzko ideiak eta informazioa emanez. Helburu horrekin landu dute txostena.

Informazio gehiago:

"MGH, begirada bat erdibidean" txostena


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco