Nazio Batuen Biltzar Nagusiak irailaren 14ean bere New
Yorkeko Nazio Batuen egoitzan ospatuko den
59.ekitaldiari hasiera eman dio.
Oraingo honetan
Jean Ping jauna buru delarik, Estatu kide guztietako ordezkaritzak bildu
dira nazioarteko interesa duten
gaiak aztertzeko asmoz.
Hasiera ekitaldian, biltzarraren buruak bai gerra eta
terrorismoa edo gaixotasunak eta pobrezia moduko arazoen aurrean premiazkoak eta
eraginkorrak diren ekintzen deialdia egin zuen.
Ping jaunaren hitzetan “ Gatazka
eta krisi humanitarioen ugaritasuna, armen ugaritzea, terrorismo ekintzen
errepikapena, pobreziaren haziera eta HIESA, ingurumenaren degradazioa, drogen
trafikoa, giza eskubideen haustea eta legearen aurkako erasoei ahalik eta arinen
erantzuna eta konponbidea aurkitu behar diegu”