Azken berriak
atzera ES|EN
Hasi dira LURRAREN NAZIOARTEKO URTEA ospatzeko ekintzak

2008a Lurraren Nazioarteko Urtea da, eta ekimen horren lelo nagusia Lurraren zientziak gizartearen zerbitzura da. Ekimen hori UNESCOk Parisen duen egoitzan inauguratu zen, otsailaren 12an eta 13an egindako jardunaldi berezian.

Bertan, lehen mailako zientzialariez gain, sektore pribatuko presidente eta zuzendari nagusiak eta sektore publikoko ingurumen-politiketako arduradunak ere izan ziren jardunaldi horretan, UNESCOko zuzendari nagusiak, Koichiro Matsuurak, gonbidatuta. Horrez gain, mundu osoko 350 ikasle ere izan ziren, 2007an Lurraren zientziei buruz antolatu zen lehiaketa batean sarituak izan baitziren.

Eztabaidak hiru gai nagusitan banatu ziren: Hazkunde demografikoa eta klima-aldaketa: Lurrarentzako bi erronka", "Lurreko baliabideak: arriskua ala aukera? eta Arrisku geologikoak: ahalik eta gehien gutxitzea, eta ahalik eta gehien jakitea".

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, UNESCOren eta Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunaren ekimenari esker, 2008. urtea Lurraren Nazioarteko Urte izendatu zuen. Lurraren Nazioarteko Urte hau Lurraren zientzien aldeko hirurtekoaren puntu gorena da. Izan ere, aipatu berri ditugun bi erakundeek Lurraren zientzien aldeko hirurtekoa hasi zuten 2007ko urtarrilean, eta 2009ko abenduan amaituko da.

Lurraren Nazioarteko Urtearekin lotutako ekintzak oso lagungarriak dira Nazio Batuen garapen iraunkorrerako xedeak lortzeko, izan ere, gure planetako baliabide geologikoak era iraunkorragoan erabiltzea sustatzen dute, bai eta munduko herritarrek pairatzen dituzten arrisku naturalak gutxitzeko plangintza- eta kudeaketa-ekintzak hobetzea ere.

Lurraren Nazioarteko Urtearen beste xedeetako bat da gazteak Lurraren zientzietan espezializatutako lanbideetara erakartzea, publiko orokorra Lurraren zientziek etorkizunean izango duten garrantziaz ohartaraztea, eta agintari politikoei adorea ematea beren herrialdeetarako politika egokiak egiteko, zientzia-jakintza horietan oinarrituta. Lurraren Nazioarteko Urtearen esparruan, gizarteentzako oso garrantzitsuak diren hamar gai lantzeko deia edo erronka egin zaie zientzialariei; honako gai hauek, hain zuzen: osasuna, klima, akuiferoak, ozeanoak, lurzoruak, Lurreko geruza sakonak, megalopoliak, hondamendiak, baliabide naturalak eta bizitza.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Lurraren Nazioarteko Urtea

Nazio Batuen Ebazpenak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco