Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Ekopass eta Green Belt Movement erakundeekin konpentsatuko ditu bere emisioak

UNESCO Etxeak Aldaketa Klimatikoarekin duen konpromisoa gain hartuta, bere jarduerekin (argitalpenen paper kontsumoa eta banaketa, antolatutako ekitaldietarako garraioa eta energia kontsumoa, etab.) eragindako berotegi efektuko gasen emisioa konpentsatuko du. Honetarako UNESCO Etxeak eragindako atmosferako berotegi gasen kontzentrazio baliokidea murrizten duten ekimenak gauzatzeko garapen iraunkorreko proiektuak bultzatuko ditugu.

Oraingo honetan UNESCO Etxeak berotegi efektuko gasen emisioak Aldaketa Klimatikoaren aurkako Ekopass elkartearen bitartez konpentsatuko ditu, Green Belt Movement erakundeak baso-berritze, garapen eta generoaren alorretan Kenyan garatzen dituen proiektuen bidez. Erakunde honek Wangari Maathai Nobel Saria du buru, zeina garapen jasangarria, demokrazia eta bakearen alde egindako lanagatik mundu osoan den ezaguna, eta dagoeneko 20 milioi zuhaitz baino gehiago landatu ditu Afrikako baso-soiltze eta basamortutzea ekiditeko nahiean. Emakumeak dira programa hau aurrera ateratzen ari direnak, beren basoak egoki kudeatzearen truke ordain ekonomikoa jasotzen dutelarik.

Atmosferara isurtzen ditugun berotegi efektuko gasak xurgatzea ahalbidetzen duen ekintza honekin ez gara soilik Aldaketa Klimatikoaren eragina gutxitzen ari, garapen iraunkorraren oinarriak sendotzen ere ari gara ingurumena babestuz, famili plangintzak bultzatuz, elikadura hobetuz, ustelkeriaren kontrako borroka eginez eta bakea sustatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.ekopass.org

http://greenbeltmovement.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco