Azken berriak
atzera ES|EN
Saneamenduaren Nazioarteko Urtea inauguratu du NBEk

Nazio Batuek Saneamenduaren Nazioarteko Urteko ekitaldiak abiatu dituzte pasa den azaroaren 21ean. Mundu zabalean ingumen aldetik instalazio garbirik eta egokirik ez duten 2.600 milioi pertsonen egoera hobetzea, hori da helburua.

Munduan 1,5 milioi haur hiltzen dira urtean ur edangarririk, ingurumen-saneamendu egokirik eta higiene-baldintza osasungarririk ez daukatelako, jakinarazi du NBEk.

Ingurumen-saneamendua izatea erabat loturik dago Milurteko Garapen Helburuekin, batik bat ingurumenarekin, hezkuntzarekin, genero-berdintasunarekin eta haurren hilkortasun-tasa eta pobrezia gutxitzearekin lotura duten helburuekin, azpimarratu zuen Idazkari Nagusiak, Ban Ki-moonek.

Edaten duten urak kalitate txarra duelako eta ingurumen-saneamendu egokirik ez daukatelako gaixotu eta gaixotasun horien ondorioz 42.000 lagun hiltzen dira astero, NBEren kalkuluen arabera. Hala erantsi zuen Ban Ki-moonek.

Nazio Batuek bat egin dute 2008an sentsibilizazio, heziketa eta sustapen ekimenak egiteko, mundu guztiak saneamendu segurua izan dezan. Hala, gizarte eta ekonomia gaietako departamentua, Bizitzarako Ura Uraren Hamarkadaren bidez, eta UNWATER agentzia-arteko erakundeak, elkarrekin ariko dira ahalegin horretan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://esa.un.org/iys/

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco