Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO ETXEAREN ARGITALPENAK DURANGOKO AZOKAN

UNESCO Etxeak 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan parte hartu du Amerikako hizkuntza aniztasuna. Mexikotik Hego Konoraino (Erein) argitalpenarekin, Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoak finantzatutako proiektu baten emaitza delarik. Abenduaren 5etik 9ra ospatu den Azokan, UNESCO Etxeko Hizkuntzen AMARAUNA taldeak bultzatutako David Crystal-en Hizkuntzaren Iraultza (Erein) liburuaren euskarazko itzulpena ere egon zen.

Amerikako hizkuntza aniztasuna. Mexikotik Hego Konoraino argitalpenak Hizkuntzen AMARAUNA taldekoen eta hainbat idazleren artikuluak biltzen ditu, Amerikako aniztasun kulturala ezagutzeko oinarrizko informazioa eskainiz; kontinente horretako hizkuntzen egoeren artean egun dauden aldeak islatzen ditu, kontutan hartuta Amerika aniztasun linguistikoaren ikuspegitik kontinente aberatsenetariko bat dela. Gizartean hizkuntza-aniztasunaren balioa zabaldu nahi du liburuak, aniztasun kulturala oinarrizko giza eskubide eta herrialde ezberdinen berdintasunezko garapena bultzatzeko berme moduan azalduz. Era berean, salaketa modu bat ere izan nahi du, egun desagertzeko arriskuan dauden Amerikako hainbat hizkuntza eta kulturen inguruko arreta sustatzeko eta hizkuntzen berreskuratze lanaren garrantziari buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa bultzatzeko.

Bigarren argitalpena Hizkuntzaren iraultza da, David Crystalen lan garrantzitsuenetarikoaren euskarazko edizioa, hain zuzen. Crystal hizkuntzalaritza arloan aditua eta ezaguna da nazioartean, bere lanaren eragina esparru honetan handia delarik, hizkuntzen galtze-arriskuaren inguruan egindako sentsibilizazioa dela eta. Obra horrek egungo hizkuntza panorama funtsean aldatu duten hiru joera nagusiak biltzen ditu: ingelesaren agerpena hizkuntza global gisa, desagertzear dauden hizkuntzek bizi duten krisia eta interneten eragina hizkuntzaren erabilera berrietan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Durangoko Azoka

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco