Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren Hamarkadarako NBEren Bulegoa inauguratu dute Zaragozan

Cristina Narbona Ingurumen ministroak aurreko urriaren 2an aurkeztu zuen Madrilen Uraren Hamarkadarako Nazio Batuen Bulegoa. Ur-baliabideak hobeki aprobetxatzea eta herrialdeen arteko lankidetza sustatzea izango ditu eginkizun. Bulegoak Zaragozan du egoitza eta ostiralean inauguratu zuten.

Aurkezpen ekitaldian, Bulegoaren arduradunak, Carlos Fernandez-Jaureguik jakinarazi zuen Nazio Batuek Espainian zabaltzen duten zazpigarrena dela, eta ur-baliabideen kudeaketan, saneamenduan eta aprobetxamenduan mundu mailako erreferentzia izango dela.
Erantsi zuen informazio eta gardentasun erabatekoa izango dela eta ahalegin betea egingo dutela munduan gero eta jende gutxiago urik gabe egon dadin, ur hori garbia izan dadin eta uraren banaketa zuzena izan dadin.

Nahiz eta ofizialki ostiralean inauguratu, Bulegoa urriaren 4an hasi zen lanean; egun horretan nazioarteko bilera egin zuten Bulegoaren zereginak eta edukiak zehazteko.
Fernandez-Jaureguik jakinarazi zuen urarekin lotura duten NBEren 24 agentzietako ordezkariak izan zirela bileran, baita beste herrialde gonbidatu batzuk, gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak eta hainbat aditu ere, estrategia eztabaidatzeko.
Kontinente edo eskualde bakoitzerako, jarraitu zuen esplikatzen, beharrezko ekintzak zehaztuko dira, eta, horren arabera, lan-plangintzak finkatuko.

Erronka nagusien artean, bat aipatu zuen: uraren kudeaketa krisia nola gainditu, izan ere herrialde guztietan ez dago kudeatzailerik, ez legerik, ez baliabide egokirik, ez informazio gardenik, eta, beraz, bere irudiko egin behar dena da gobernagarritasuna indartu eta ur segurua izaten arreta jarri.

Argitu zuen hasiera batean nazioarteko bost lagunek eta Espainiako beste bostek osatuko dutela oinarrizko taldea, baina proiektuen arabera, beste langile mugikor asko ere izango direla. Talde honetan izango da Fernando Diaz Alpuente Uraren gobernatze gaietan espezializatutako aholkularia; Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren babesa jaso du Diaz Alpuentek, UNESCO Etxearen bidez.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Nazio Batuen Uraren Hamarkada

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco