Azken berriak
atzera ES|EN
Sarrera berriak UNESCOren MUNDUAREN MEMORIA erregistroan

Hogeita hemezortzi artxibo funts eta dokumentu sartu berri dituzte UNESCOren Munduaren Memoria erregistroan, balio aparta duten artxiboak guztiak, hala nola Rig Vedako (India) hogeita hamar eskuizkribuak, Alfred Nobelen artxiboak (Suedia), zinemaren historiako lehen luzemetraia (Australia) eta Tordesillasko Ituna (Espainia eta Portugal). 

Munduaren Memoria programa 1997an sortu zuten eta gizateriaren ondare dokumentala digitalizatzeko eta gordetzeko sustapen lanean ari da geroztik. UNESCOren laguntzari esker, dozenaka artxibo funts, milaka metro film eta eskuizkribu, liburu eta egunkarietako milioika orrialde gorde ahal izan dira hainbat babes-neurriren bidez. 158 inskripziotik gora egin dira programa sortuz geroztik.

Ingurumari honetan erabaki da UNESCO/ Jikji Munduaren Memoria Saria ere; Austriako Zientzia Akademiako Phonogrammarchiv artxiboari eman diote aurten saria.

Saria 2004an sortu zuten. Munduaren Memoria programak dituen helburuak sustatzea da sariaren helburu. Inprimatutako munduko liburu zaharrenaren izenburutik dator izendapena; Korean, 1377an egin zuten delako liburua, metalezko karaktere mugikorrekin. 30.000 dolarrekoa da UNESCO/Jikji saria, eta bi urtetik behin banatzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Munduaren Memoria Programa

UNESCO/Jikji Munduaren Memoria Saria

UNESCO (2005): Gure ondare dokumentalaren zaintza. (word 131KB)

UNESCO eta liburutegiak eta artxiboak (pdf  - 76KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco