Azken berriak
atzera ES|EN
Maiatzak 17 : INFORMAZIO GIZARTEAREN MUNDUKO EGUNA

Urtero, Informazio Gizartearen Munduko Eguna maiatzaren 17an ospatzen da, Nazioarteko Telekomunikazio Batasunak (UIT) egiten duen lana aintzatesteko. UIT, Nazio Batuen baitako erakundea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) da aditua. Egun horren helburu nagusia teknologia horien abantailak eta aukerak ezagutaraztea eta aldarrikatzea da.

Aurtengo leloa honako hau izan da: Gazteak konektatu. Horrela, munduko gazte guztiei iraultza digitalaren abantailak helarazteko beharra nabarmendu nahi izan da.

Informazio Gizartearen Munduko Goi Bileran onartu zenez, gazteak dira biharko lanindarra eta IKTak bereganatzen lehenak. Horrenbestez, gazteei baliabideak emateko eskaera egin zen, bai informazio-gizarte integratzaile bat sortzen aktiboki lagun dezaten, bai IKTetan oinarritutako garapenerako programa berritzaileetan parte har dezaten.  

Hamadoun Tour jauna, UITren idazkari nagusiak, honela esan zuen Informazio Gizartearen Munduko Egunari buruz: Gero eta konektatuago dagoen mundu honetan, gazteak, azken berrikuntzen eta praktiken onuradunak izateaz gainera, horien motorra ere badira. Gazte askorentzat, erabakigarria izan da Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) mende egotea, mendekotasun horrek beren bizimodua erabaki baitu. Argi dago, hortaz, gure betebeharretako bat haur eta gazte guztiei IKTen aukerak eskaintzea dela; batik bat, oraindik ere egungo iraultza digitalera konektatu gabe daudenei. 

Informazio orokorra:

    Informazio Gizartearen Munduko Eguna

    Nazioarteko Telekomunikazio Batasunak (UIT)

    Informazio Gizartearen Munduko Goi Bileran

    Aldizkaria:  Actualidades de la UIT . "Conectar a la juventud" 4. zb, 2007ko maiatzak

UNESCO:

    Komunikazio eta informazio sektorea

    Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (pdf - 227KB)

    Txostena:  Hacia las sociedades del conocimiento (pdf - 5.36MB)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco