Azken berriak
atzera ES|EN
"LA SITUACIÓN DEL MUNDO 2007. Nuestro futuro Urbano" txostena

Joan den maiatzaren 8an "La situacin del Mundo 2007" [Munduaren Egoera, 2007an] txostena aurkeztu zen. Worldwatch Institute erakundeak egiten du txosten hori urtero, eta Nuestro futuro urbano [Gure hirien etorkizuna] gaia landu dute aurtengoan. Hamazazpi hizkuntzatan argitaratzen da eta hogeita bost estatutan. Gaztelaniaz Centro de Investigacin para la Paz (CIP-FUHEM) zentroak kaleratu du, Icaria argitaletxearekin elkarlanean.

Munduko hirien oraina eta geroa aztertzen da txostenean, eta pobreziarekin eta klima-aldaketarekin duten erlazioa. Worldwatch Institute-eko ikerlariek idatzitako bederatzi atalez osatua dago liburua, eta gai hauek aztertzen dira, besteak beste: ura, energia, hiritartze-prozesua, hirietako garraioa, hirietako osasuna, hirietako pobrezia eta ingurumen alorreko injustiziak. Gainera, gaztelaniazko edizioan bi atal gehiago sartu dira, bi gai hauen inguruan: eraikitze-prozesuaren kostu sozial eta ekologikoak eta hiriek energia mailan dituzten erronkak.

Adituen iritziz, berrikusi egin behar ditugu munduan garapenerako dauzkagun lehentasunak, hirietako pobrezia-arazoak kontuan hartuta. Bestela, oso litekeena da 2030erako munduko biztanleriara gehituko diren 1.100 milioi pertsonen erdiak oinarri-oinarrizko zerbitzurik ez duten auzo baztertuetan bizi behar izatea. Gainera, txostenean azpimarratzen denez, hiriek munduko azaleraren %0,4 bakarrik hartzen duten arren, bertan isurtzen da karbono gehien, eta, horregatik, hiriek berebiziko garrantzia dute klima-krisia leuntzeko.

Duela mende eskas bat, munduko biztanle gehien-gehienak landa-inguruneetan bizi ziren. 2008rako, ordea, erdia baino gehiago hirietan biziko dira. Gaur egun, urtero beste 60 milioi biztanle gehiago (Frantziaren biztanle kopurua, gutxi gorabehera) joaten dira hirietara eta hazten ari diren auzoetara bizitzera, garapen bidean dauden herrietako auzune pobreetara gehienak ere.

Informazio gehiago:

La situacin del mundo 2007. Nuestro futuro urbano

Worldwatch Institute

Centro de Investigacin para la Paz (CIP-FUHEM)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco