Azken berriak
atzera ES|EN
KLIMA-ALDAKETARI buruzko NBEko aditu-taldearen txosten berriak berotze orokorraren aurkako estrategia berriak adostu ditu

Joan den maiatzaren 4an, klima-aldaketari buruzko gobernuarteko adituen hirugarren txostena aurkeztu zen Bangkoken. Oraingoan, berotze orokorraren ondorioak arintzeaz aritu ziren. Txosten honek zenbait giltza ematen ditu mende amaieran munduko batezbesteko tenperatura 2 eta 2,4C artekoa baino handiagoa ez izateko.

Industriaurreko arotik gas kutsatzaileen isuriak areagotu egin dira. 1970etik 2004ra artean, %70 egin dute gora eta datozen hamarkadetan gorantz egingo dute, 2015. urtera arte. Urte horretatik aurrera, gas kutsatzaileen isuriak murriztu egin beharko ditugu. 2050. urtean, munduak, %50 -75 artean murriztu beharko ditu gas kutsatzaileen isuriak, planetaren berotzea kontrolatzeko moduko mailetan mantentzeko, zientzialariek ohartarazi dutenez.

Txostenak alor desberdinetan helburu horiek lortzeko hartu beharreko neurrien oinarri ekonomikoak zehazten ditu. Klima-aldaketari buruzko aditu-taldearen txostenak, konponbideen gaineko argibideak ematen ditu. Konponbideak, gainera, gure esku daude, Nazio Batuen Ingurumenerako Programako (NBIP) arduradun den Achim Steinerrek joan den astean azaldu zuenez.

Txosten honek bi aurrekari izan ditu; bata, joan den otsailean Parisen aurkeztutakoa, eta bestea, apirilean Bruselan. Lehenak, klima-aldaketaren arrazoi fisikoak izan zituen hizpide, eta bigarrenean, etorkizunean izango dituen ingurumeneko eraginez aritu ziren. Hiru dokumentuak aurkeztuta, klima-aldaketari buruzko aditu-taldeak, behin betiko txosten batean laburbilduko du guztia azaroan Valentzian ospatuko den gailurrean. Txosten hori datozen 5 urteetan izango da indarrean.

Informazio gehiago:

Dokumentuak

1. Txostena (2007ko otsaila): Klima-aldaketaren oinarri zientifikoa

2. Txostena (2007ko apirila): Eraginak, moldaera eta zaurgarritasuna (pdf - 992KB)

3. Txostena (2007ko maiatza): Klima-aldaketa arintzea (pdf - 405KB)

Loturak:

Klima-aldaketari buruzko gobernuarteko aditu taldea

Nazio Batuen Ingurumenerako Programa (NBIP)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco