Azken berriak
atzera ES|EN
MUNDUKO LANDAGUNEA : Elikatzeko Giza Eskubidea

Munduko Landagunearen "Lurberri" aldizkariko, iritzi atalean, argitaraturiko artikulua (21. zb 2007ko maiatza):

"Nagusi den merkataritza sistemak eta eskualde mailako akordioen ugalketak elikatzeko eskubidea urratzen dute"

Munduko Landagunea Elkartea (ML) landa-garapenaren inguruko behatoki, analisi eta elkartze foro bat da. ML nazioarteko izaera duen eta mundu mailakoa den irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa osatzen da. Bost kontinenteak barnean hartzen dituen sare bezala definitzen da eta pertsonek zein erakundeek osatzen dute. Erakunde eta pertsona hauek garapen iraunkorra eta bidezko bat bilatzeko konpromezua hartu dute, bereziki landa inguruneko garapenaren alorrean. Landa inguruneko garapenaren lortu nahian, ML-k munduko landa ingurune ezberdinetan lankidetza proiektuen burutzea bultzatzen ere lan egiten du.

Lurberri Aldizkariaren bidez, ML bere kideekin eta kolaboratzaileekin hartutako konpromezua gauzatzen ari da, hau da, nazioarte eta kontinente mailan lehentasun handiena dutela kontsideratzen diren landa bizitzako alderdien berri eman eta hauek baloratzen dituen Aldizkari bihilabetekari bat egitea, aldi berean hainbat kezka, proposamen eta ekarpenentzako topaketa foro bezala arituz.

Aldizkari hau egiteko ezinbestekoak dira gure Afrikako, Amerikako, Asiako eta Europako sareen ekarpen eta lankidetza, bai eta oraindik egiteko dagoen lanaren garrantziak parte hartzera bultzatu, motibatu eta ilusionatzen dituen hainbat pertsona eta erakundeena.

Informazio gehiago:

Munduko Landagunea

Lurberri Aldizkaria

          FAO: Elikatzeko Giza Eskubidea

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco