Azken berriak
atzera ES|EN
HEZKUNTZA-ESKUBIDEARI buruzko NBEren txosten berria

Nazio Batuen Genevako (Suitza) egoitzan, Giza Eskubideen aldeko Batzordearen 4. saio-aldian, txosten berri bat aurkeztu da, pertsona ezinduen hezkuntza-eskubideari buruz. Txostenean, hezkuntza inklusiboaren aldeko jarduera gehiago egitea eskatzen da.

UNESCOk eginiko ekarpen ugari ageri dira txostenean; halaber, arau-esparrua eta zaintza- eta ebaluazio-mekanismoak aurkezten dira, bai eta alor horretan aurre egin behar zaien zenbait erronka ere. Amaieran, etorkizunerako zenbait gomendio daude. 

Txostena argitaratuz, Vernor Muoz hezkuntza-eskubiderako Nazio Batuetako kontalari bereziak jarraipena ematen dio Pertsona Ezinduen Eskubideei buruzko Konbentzioaren onespenaz hasitako lanari. Konbentzio hori, hain zuzen, Biltzar Nagusiak onetsi zuen, 2006ko abenduan.

Konbentzioaren 24. artikuluarekin batera, UNESCOk ekarpen ugari egin dio txostenari. Pertsona ezinduen hezkuntza-eskubidearen aldeko Guztiontzako Hezkuntzakoek eta Txileko Santiagoko UNESCOko bulegokoek ere aktiboki hartu dute parte.

Informazio gehiago:

Hezkuntza-eskubiderako Nazio Batuetako kontalari bereziaren txostena (pdf - 268KB)

Pertsona Ezinduen Eskubideei buruzko Konbentzioa

Integraziorako irizpideak: guztiontzako hezkuntza izateko bermea, UNESCO 2007 (pdf - 268KB)

Pertsona ezinduen hezkuntza-eskubiderako Guztiontzako Hezkuntza

Hezkuntza-eskubidea

Hezkuntza giza eskubide (UNESCO Etxea, 2006) (pdf -1,35MB)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco