Azken berriak
atzera ES|EN
UNICEFEN AZKEN TXOSTENA HIESARI BURUZ

Orain urtebete UNICEFek eta bere aliatuek "nete por la niez, nete con la juventud, nete para vencer al SIDA" (Haurren alde bat eginda eta gazteekin elkartuta, heldu HIESaren kontrako borrokari) kanpaina abian jarri zuten. Haren helburua honakoa zen: VIH positiboa duten haurrek tratamendua jaso dezaten bermatzea; amak seme-alabei gaitza kutsa diezaien saihestea; eta gaitzaren ondorioz umezurtz geratu diren haurrei laguntzea. Izan ere, haurrentzako onuragarriak diren emaitzak lortzeko baldintzak sortu behar ditugu.

UNICEFek bere azken txostena argitaratu zuen urtarrilaren 16an (asteartea), Children and AIDS: A Stocktaking Report (Haurrak eta HIESa: Inbentario txostena) izenburupean. Haren arabera, herrialde batzuetan aurrerapauso izugarriak eman dira, bai amek seme-alabei VIHa kutsa diezaieten saihesteari dagokionez, bai VIH/HIESa duten haurrei tratamendua emateari dagokionez.

Ama eta seme-alaben arteko kutsadura

Funtsezkoa da amek seme-alabei VIH gaitza kutsa diezaieten saihestea, eta amek VIH/HIESik izan ez dezaten borrokatzea. 2006an, 15 urtetik beherako 530.000 haur kutsatu zirela jotzen da. Horietatik gehienak amaren bidez kutsatu ziren. Halaber, tratamendua jaso ezean, bularreko haurren % 50 bi urte bete baino lehen hiltzen dira.

Alor horretan izan diren hobekuntzak gorabehera, VIH gaitza duten emakume haurdun gutxik jasotzen dituzte sendagai antirretrobiralak. 2005ean egindako kalkuluen arabera, diru sarrera txiki eta ertainetako herrialdeetan, emakume haurdunen % 9k soilik jaso zituzten tratamendu antirretrobirialak, seme-alabak kutsa zitezen saiheste aldera. 2003an, berriz, egoera horretan zeuden emakumeen % 3k jaso zituzten sendagai horiek; hala bada, kopurua oso gutxi igo zen.

Tratamendua jasotzeko aukera

Txostenean nabarmendu den bezala, aurrerapen handiak izan dira VIH/HIESa duten haurrei tratamendua emateari dagokionez. Arrazoiak honako hauek dira: laborategiko teknikak hobetzea, osasunaren alorrean diharduten langileen trebakuntza hobea, sendagaien prezioak murriztea, eta errezeta errazagoak ematea.  Mundu osoan, tratamendu erretrobirala behar duten 10 haurretatik, batek soilik jasotzen du. Bestetik, VIH gaitza duten emakumeen jaioberrien % 4k soilik jasotzen dute tratamendu profilaktikoa, hilgarriak izan daitezkeen unean-uneko infekzioak prebenitze aldera.

Infekzio berrien prebentzioa

Txostenean agerian jarri da nerabeei eta arrisku egoera larrienean diren gazteei (emakumeak talde horren parte dira) zuzendutako estrategiek gero eta garrantzi handiagoa dutela prebentzioaren alorrean. Mundu osoan, kutsatutako emakume gazteen kopurua gizon gazteena baino handiagoa da.

70 herrialdetan baino gehiagotan egindako inkesten arabera, 2005. urtean, 16,5 milioi pertsonek gaitzari antzemateko frogak egin, eta laguntza psikologikoko zerbitzuak erabili zituzten. 2001ean, berriz, kopurua 4 milioi pertsona ingurukoa zen.

Azkenik, txostenean adierazi da datuak biltzea eta datuok generoaren eta adinaren arabera sailkatzea dela HIESaren kontrako programetan haurrak ere aintzat hartzeko modurik garrantzitsuenetakoa, errazenetakoa, eta eraginkorrenetakoa. Txosten horretan, lehen aldiz erabili da datu berrienak ebaluatzeko erreferentzia gisa balia daitekeen oinarri lerroa. Hala, bada, haurtzaroari eta VIH/HIESari lotutako joerak ezagutzeko bide emango digu.

Informazio gehiago:

    UNICEF eta HIES

    Txostena: Children and AIDS: A Stocktaking Report (pdf - 2.11MB)

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco