Azken berriak
atzera ES|EN
Natura pertsonengana hurbiltzeko baliabideak

Euskadiko ekosistemen zerbitzuak modu aktiboan hedatuz

Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa izeneko proiektuaren bidez, Euskadin naturaren eta ongizatearen artean zer-nolako lotura dagoen aztertzen da. Hauek dira helburuak: kudeaketari aplikatzeko moduko ezagutza zientifikoa sortzea, ekosistemetan eta haien zerbitzuetan sortzen ari diren aldaketen ondorioak aztertzea, eta horri erantzuteko aukera posible batzuk aurkeztea.
 
Proiektuaren ardatzetako bat da herritarren artean gure natura-ondarearen garrantzia azpimarratzea, proiektuan lortutako emaitzen zabalkundearen bidez. Horregatik, ezagutza zientifikoaz gain, dibulgaziorako eta hezkuntzarako material garrantzitsua ari dira sortzen proiektuan. Helburua da modu errazean eta bisualki ezagutaraztea ekosistemek gure gizarteei ematen dizkieten zerbitzuak.

Azkena argitaratutako baliabideetako bat Natura, gure ongizatearen oinarria izeneko ikus-entzunezkoa da. Bost minutuko iraupena duen animazio bat da, eta azaltzen du natura-dibertsitatea dela ekosistemen funtzionamendurako oinarria, eta, beraz, hura ongi zaintzea eta kudeaketa jasangarria egitea ezinbestekoak direla pertsonon ongizaterako. Proiektuari buruzko postal eta poster sorta da eskuragarri dagoen beste baliabideetako bat. Ekosistemek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuak erakusten dituzte, bisualki.

Formatu digitalean nahiz paperean daude eskuragarri material horiek, interesa duen edozein pertsona, erakunde, ikastetxe, interpretazio-zentro eta abarrentzat. Era berean, material didaktikoa ere ari dira prestatzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleek ikasgelan kontzeptu horiek lantzeko aukera izan dezaten. Laster egongo da prest.

Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa izeneko proiektuak ahalegin irmoa egiten du Unibertsitatearen, erakunde publikoen eta gizarte zibilaren arteko lankidetzarako. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unesco katedrak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Unesco Etxeak modu aktiboan parte hartzen dute proiektu horretan.

Ikusi posterrak

Ikusi bideoa (euskaraz)

Ikusi Bideoa (gaztelaniaz)

Ikusi bideoa (ingelesez)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco