Azken berriak
atzera ES|EN
Gazteentzako prestakuntza-bekak kultura ondarean

UNESCO Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren laguntzaz, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko garapen kultur programan.

Zer sartzen da bekan?

  • 4 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2018ko irailaren 3tik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea UNESCO Etxea ,Bilbon.
  • Prestakuntza-plana.
  • Ordainsari gordina: 450 €/hil.

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • Probintziako gazteekin UNESCO Etxeak egindako Ondare Up tresna didaktikoa ezarri.
  • UNESCO etxetik garatzen diren Kultura Ondarearekin harremana duten ekintza desberdinekin elkarlana egin.
  • Beka amaierako txostena egitea.

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, irailaren 4an).
  • Kultura ondarearen kudeaketan eta ezagutzan ikasketak izatea.
  • Euskara-maila altua izatea.
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Zer aurkeztu behar da?

  • Curriculum vitaea.
  • Motibazio-gutuna.
  • Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.

Bidali zure hautagaitza: Jéssica Domínguezi, j.dominguez@unescoetxea.org (gaia: “Ondare beka”)

Eskaera uztailaren 31era arte bidal dezakezu.

Elkarrizketak abuztuaren 6an eta 7an egingo dira.

Abuztuaren 10ean jakinaraziko da nor hautatu diren.

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_diputacion_Bizkaia_2016_H.jpg

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco