Azken berriak
atzera ES|EN
2006ko MONUMENTUEN NAZIOARTEKO ARGAZKI-LEHIAKETA : Ikasleen topaketa Estrasburgon

UNESCO Etxeko Hezkuntza arloak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Salieren laguntzarekin, Monumentuen Nazioarteko Argazki-Lehiaketa koordinatu du Euskal Autonomi Erkidegoan.

Lehiaketa honek, orain dela 10 urte Catalunyako Generalitateak, Europako Batzordearen laguntzarekin bultzatua, honako helburua du: ikasleak beraien inguruko ondareari hurbiltzea argazkigintzaren bitartez, bere ezagupena, balorazioa eta gozamena bultzateko.

Euskal Autonomi Erkidegoko bi ikastetxek, Bilboko Artxandape Ikastolak eta Urretxu-Zumarraga Ikastolak, UNESCO eskola elkartuen sareko kideak direnak, 05/06 ikasturtean Argazki-lehiaketa honetan parte hartu zuten, 35 herri desberdinetako 30.000 ikasleekin batera.

Parte-hartzaileen artean Artxandape Ikastolako Eneko Mentxaka eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako Itsaso Artolaren argazkiak sarituak izan dira. Argazki hauek nazioarteko katalogo baten argitaratu dira.

Abenduaren 6tik 8ra Estrasburgosen Lehiaketan parte hartu zuten nazioarteko ikasleen topaketa bat ospatu da.

Saritutako bi euskal ikasleek, bigarren postuan geratu zirenekin eta bi irakaslekin batera, ekitaldi honetan parte hartu dute. Besteak beste Estrasburgo, Colmar eta Obernai hiriak eta hango museoak bisitatu dituzte, Angel Morillas, ondarean aditua den eta ICOMOS kidea denaren eskutik. Abenduaren 8an Europako Batzordeak herri desberdinetako saritutako ikasleei harrera bat egin zien. Honetan, saritutako ikasleek nazioarteko diploma jaso zuten.

Euskal ikastetxeen partaideek oso ondo ebaluatu dute esperientzia. Haien ebaluazioetan azpimarratu dute topaketak aukera paregabea eskaini diela beste herrietako ikasleekin harremanetan jartzeko, inguruko ondoarea ezagutzeko eta Europako Baztordearen egoitza eta funtzionamendua ezagutzeko

Argazki irabazleak:

Itsaso Artola.

Arantzazuko Santutegia. Oati. Gipuzkoa

Urretxu-Zumarraga Ikastola (Urretxu)

Eneko Menchaca.

Alde zaharreko eraikin bat

Santiago Katedralaren arkupetik. Bilbo

Ikastola Artxandape (Bilbo)

Informazio gehiago:

Europako Batzordea: Monumentuen Nazioarteko Argazki-lehiaketa

Museu dhistria de Catalunya

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco