Azken berriak
atzera ES|EN
Siriako ondarearen txikizioari buruzko hitzaldia

Siriako ondarearen txikizioari buruzko hitzaldia antolatu du UNESCO Etxeak, Jaime Aznar Auzmendi historialari eta arkeologoarekin batera.

2001ean Bamiyaneko budak lehertu, eta 2003an Irakeko Museo Nazionala arpilatu ondoren, ondarea txikitzeari buruzko sentsibilitate handiagoa du iritzi publikoak. 2010. urteaz geroztik, indarkeria berragertu egin da Ekialde Erdikoan, eta ebaste eta suntsiketa kasu berriak gertatu dira, Sirian batez ere. Garrantzi handiko obrak txikitu izanak komunikabideen arreta piztu zuen berehala, eta gertaera horiek gizartean izandako oihartzuna handitu zuen horrek.

Hain handia izan zen oihartzun hori, non UNESCOk Unite4Heritage izeneko kanpaina jarri baitzuen abian 2015ean. Mundu mailako mugimendu bat da, munduko kultura-ondarea eta kultura-aniztasuna gorestea eta babestea helburu duena. Kanpainak pertsona guztiei dei egiten die, batetik, estremismoari eta erradikalizazioari aurre egin diezaieten, eta bestetik, gorets ditzaten munduari aberastasuna eta dinamismoa ematen dizkioten leku, objektu eta tradizio kulturalak.

Ondare Materialaren txikizioari ezin zaio ikuspegi artistiko hutsetik aurre egin; hondamendiei aurpegia jarri behar zaie. Gizartearen sufrimenduak islatzen dituen ispilu bat da, eta horri buelta eman behar diogu.

Hori horrela, hitzaldia entzun nahi duten herritar guztiei dei egiten diegu, Iruñeko Kondestable Civivox aretora etor daitezen datorren apirilaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Izen-ematea

Informazio gehiago: j.dominguez@unescoetxea.org

 

Argazkia: Sitio arqueológico de Palmyra, Siria. Foto: ©UNESCO/F. Bandarin

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco