Azken berriak
atzera ES|EN
Abenduak 12 : KOOPERA Zentroa - "MUJERES EN PIE DE PAZ" liburuaren aurkezpena

Carmen Magallnek, Seminario de Investigacin por la Paz Fundazioaren Zuzendaria eta genero grietan adituak, "Mujeres en pie de paz" liburua aurkeztuko du Abenduaren 12an, asteartea, 13:00tan, KOOPERA Zentroan (Rodrguez Arias 41, behea, Bilbao)

Bakearen eraikuntzan emakumeek historian zehar eginiko praktikak eta proposamenak bildu ditu egileak liburu honetan; esaterako, Lehen Mundu Gerran sortutako ekimena (Hagan elkartzekoa, gatazkaren konponbide negoziatua proposatzeko), edota Greenham Common-eko emakume-kanpalekua (1980ko hamarkadan, Gerra Hotzean). Azken hori, hain zuzen, inspirazio-iturri izan zen mugimendu bakezale antinuklearrarentzat.

Honako mugimendu hauek ere aztertzen dira liburuan: Maiatzeko Plazako Amen eta Amonen mugimendua, Guatemalako Alargunena eta El Salvadorreko Amena (emakume horiek desagertutakoen alde egiteko eta erantzuleen zigorgabetasuna salatzeko antolatu ziren); Beltzezko Emakumeen mugimendua (Israelen eta Belgraden beren gobernuen politika erasokorra salatzeko antolatutako mugimendua); eta Kolonbiako Emakumeen Bide Baketsua mugimendua (egunetik egunera, beren herrialdean gerra iraunarazten duten faktoreak desaktibatzen saiatzen dena).

Halaber, Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluaren 1325. ebazpenaren ondorioz 2000. urtetik sustatutako bake-negoziaziorako mahaietan emakumeek izandako gorabeherak adierazten dira, bai eta emakumeen parte-hartzearen adibideak ere.

Baieztapena eskertuko da:

e-posta: r.fernandez@unescoetxea.org

edo telf.: 94 442 05 33

Informazio gehiago:

Fundacin Seminario de Investigacin por la Paz

S.XXI argitaletxea

Aurkibidea eta sarrera (pdf - 72,6 KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco