Gazteak
biosfera-erreserben etorkizuna dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku
hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak
kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.
Horregatik,
UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz,
ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera
Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.
Zer sartzen
da bekan?:
-
4
hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2017ko irailaren 1etik
abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako
Patronatuan izango da (Ekoetxea - Busturia).
-
Prestakuntza-plana.
-
Biosfera
Erreserben arteko gazte-elkartrukean parte hartzea, gastu guztiak ordainduta
izanik (2017ko irailaren 18tik 23ra, Poren Deltako Biosfera Erreserban,
Italia)
-
Ordainsari gordina: 450 euro/hil
Besteak beste,
zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:
-
MAB
programako Biosfera Erreserben arteko gazte-elkartrukean parte hartzea
Urdaibai ordezkatuz, UNESCO Etxearen laguntzarekin eta koordinazioarekin.
-
Bekarekin eta gazte-elkartrukearekin lotutako jardueretan parte hartzea (hitzaldiak,
mahai-inguruak…).
-
“Beka
amaierako lan” bat egitea, UNESCO Etxearen eta Urdaibaiko Bulego Teknikoaren
laguntzarekin eta koordinazioarekin.
Hautaketa-irizpideak:
-
18 eta
30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar
da, hau da, irailaren 1ean).
-
Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana,
ekintzailetza, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide
izatea).
-
Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.
-
Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
-
Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.
Zer aurkeztu
behar da?:
-
Curriculum vitaea.
-
Motibazio-gutuna.
-
Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen
bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko.
-
Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.
Zure
hautagaitza prestatzeko hurrengo weborriak bisitatzea gomendatzen zaitugu,
informazio interesgarria ematen dute eta.
Bekeei
buruzko aurkezpen saioak antolatu ditugu:
Izena emateko:
https://goo.gl/forms/QOT07uesoPOJVMwJ3
Zelan
eskatu beka:
Bidali zure
hautagaitza Aitana Uriari,
a.uria@unescoetxea.org (gaia: “Urdaibai beka”).
Eskaera
uztailaren 21era arte bidal dezakezu. Elkarrizketak uztailaren 26an eta 27an
egingo dira. Uztailaren 28an jakinaraziko da nor hautatu diren.
Informazio
gehiago: Aitana Uria, 944276432