Azken berriak
atzera ES|EN
BAKEAREN ALDEKO ETA POBREZIAREN AURKAKO MANIFESTUA

UNESCO Etxeak Bakearen aldeko eta Pobreziaren aurkako Manifestuarekin bat egitera dei egiten dizue; izan ere, datorren abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Munduko Eguna dugunez, mundu osoan justiziaren, solidaritatearen eta bakearen aldeko mobilizazioa bultzatzeko asmoa dugu

Mobilizazioaren ideia Bake Kulturarako Fundazioaren ekimena da (Federico Mayor Zaragoza da fundazioaren presidentea), eta zenbait ekitaldi antolatu dira egun horretarako: presentzialak ere izango diren arren, batez ere birtualak izango dira, (Internet, sms-ak, komunikabideak).

Bakearen aldeko eta Pobreziaren aurkako Manifestuarekin dagoeneko pertsona ospetsu askok egin du bat; esate baterako, UNESCOren zuzendari nagusi izandako eta gaur egun UNESCO Etxeko Ohorezko Bazkideen Aholkularitza Kontseiluko kide den Federico Mayor Zaragozak; 1980. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen Adolfo Perez Esquivelek; Portugaleko presidente ohi Mario Soaresek; eta 1992. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen Rigoberta Menchuk.

Manifestuari buruzko kontsultak Bake Kulturarako Fundazioaren web orrian egin daitezke:

www.fund-culturadepaz.org/PEACE.htm

Bi modu daude manifestuarekin bat egiteko:

Internet bidez (abenduaren 31 arte), honako web orri honetan

SMS bidez (abenduaren 31 arte), PEACE hitza bidalita, zenbaki honetara:

  • 911061589 (Espainiar Estatutik)

  • +34 696061589 (beste herrialdeetatik)

Honako ekintza hauek ere kontuan izatea gomendatzen da:

Ikastetxeak: 30 minutu eskaintzea hilaren 11n (edo beste egunen batean), ikasleei deialdiaren arrazoia azaltzeko, mobilizazio-deiaz hitz eginez (arduradunei egokiak iruditzen zaizkien bestelako ekimenez gain: patioan, elkarretaratzeak, ekitaldiak, etab.).

Udaletxeak, administrazioetako erakundeak eta zentro pribatuak: ahal bezain ondoen Deklarazioa ezagutarazi, hedatu eta ekintzak antolatzea (minutuko isiluneak, etab.), Deklarazioarekin bat egin dela agerian gera dadin.

Kirol-ekitaldiak eta ikuskizunak: hasi baino lehen, edo atsedenaldian edo ekitaldi-artean, minutu bateko isiluneen bidez bat egitea. Eta bestelako bitartekoez baliatzea (ikus-entzunezkoak, kirolarien adierazpenak, etab.), Deklarazioa ezagutarazteko.

Erlijio-ekitaldiak: hilaren 10ean, ekitaldi guztietan, dokumentuari buruz labur-labur aritzea, idatziz haren aipamena egitea.

Komunikabideak: bakearen alde eta pobreziaren aurka egiten lagunduko duen edozein ekintza egitea.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco