Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroaren dokumentazioa: 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Garapen iraunkorrerako nazioarteko agenda berria

2017ko martxoaren 13, 14 eta 16an Gasteizen, UNESCO Etxeak "La agenda 2030 y los objetivos de desarrollo sostenible. La nueva agenda internacional para el desarrollo sostenible" ikastaroa antolatu zuen. Ikastaro hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da.


Ikastaroan 2030 Agenda eta GIHak onartu arte egin den bidea aditzera eman zen, 2030 Agenda giltzarri diren hainbat ikuspegitatik aztertu zen, hala nola giza eskubideen, generoaren eta kulturaren alorretatik, Agenda nola abiaraztu eta bere etorkizunari eta gizarte zibilaren eginkizunari buruz hitz egin zen.


Garapen lankidetzan adituak diren hizlariek parte hartu zuten, eztabaidatzeko, pentsamendu kritikoa lantzeko eta iritziak trukatzeko gunea sortu zen, profesionalek haien edukiak eta diskurtsoa lan-espazioan txertatzeko bidea erraztuz.


Ikastaroaren dokumentazio osoa:


- Nazio Batuen sistema. Rubén Iñiguez, UNESCO Etxea.


- 2030 Agendara arteko bidea eta GIHak. Amancay Villalba, UNESCO Etxea.


- Garapen iraunkorrerako kultura. Jessica Domínguez, UNESCO Etxea.


- Agendaren analisi bat giza eskubideen ikuspegitik. Maider Maraña aholkularia, giza eskubideetan aditua.


- Agenda betaurreko moreekin ikusita. Filomena Ruggiero, Estatuko Familia-plangintzaren Federazioa.


- Gizarte zibilaren eginkizuna. Carlos García, Estatuko GGKEen Koordinakundea.


- Agenda abiaraztea. Sandra Astete, UNICEF.

 

Antolatzailea:

Babesleak:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_transp.png http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg http://www.araba.eus/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=image%2Fjpg&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1224090351414&ssbinary=true

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco