Azken berriak
atzera ES|EN
Garapen Iraunkorrerako Goi Mailako Foro Politikoa 2016

Garapen Iraunkorrerako Goi Mailako Foro Politikoa (HLPF 2016, ingelesezko siglengatik) uztailaren 11tik 15era egingo da, New Yorken, eta honako hau izango da gaia: “Inor atzean geratzen ez dela bermatzea”.

Foro hori da, hain zuzen ere, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren jarraipena eta berrikuspena egiteko Nazio Batuek duten plataforma nagusia. Agenda 2015eko irailaren 25ean onetsi zuten Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Goi Bileran. HLPF 2016 izango da Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda martxan jartzen denetik aurrerako foroa.

Espero dugu ministro-adierazpen bati jarraitzen dion Foro hori dagozkion aginduak betetzen hastea, helburu hauekin: agenda aplikatzeko lidergo politikoa, orientabidea eta gomendioak ematea, eta horren jarraipena egitea; eginiko aurrerapenen jarraipena egitea; ebidentzia, zientzia eta esperientzia nazionalak ezaugarri izango dituzten politika koherenteak sustatzea; gai berriei eta sortzen direnei erantzuna ematea.

UNESCO Etxeak gertutik jarraituko du HLPF 2016, eta datozen egunetan bertan sortzen diren eztabaida nagusien eta horien emaitzen berri emango du.

Informazio gehiago:

HLPF 2016ren jarraipena egiteko, egunez egun

HLPF 2016ren webgunea

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco