Azken berriak
atzera ES|EN
Agenda 2030en jarraipena egiteko elementuak

Gobernuek Agenda 2030en jarraipenaz eta berrikuspenaz elkarren artean egin dituzten kontsulten bideratzaileek berriki jakinarazi dute zein diren Nazio Batuek gai horri buruz ebazpena emateko elementu nagusiak. Agiri hori apirilaren 28ra arte zabalduko da, gobernuen eta gizarte zibilaren ekarpenak jasotzeko, besteak beste.

Agiriak Agenda 2030en jarraipenari eta berrikuspenari buruzko ebazpena emateko elementuak proposatzen ditu, eta honako atal hauek iradokitzen ditu: ebazpenaren testuingurua, idazkari nagusiaren txostena, gaiak, berrikuspen nazionalak, eskualdearen araberako analisiak, egoera berezian dauden herrialdeak, partaidetza; NBEtik kanpoko erakundeak; HLPF (High-Level Political Forum), koherentzia, Idazkaritzaren zeregina, emaitzak eta hartu beharreko bidea.

Together 2030 gizarte zibilaren egitasmoak Agenda 2030en ezarpen nazionalaren alde dihardu, eta mundu osoko 80 herrialdetik gorako 320 erakunde mobilizatzen ditu, tartean UNESCO Etxea. Egitasmo horren bultzatzaileek bideratzaileei erantzun diete “Essential Elements for an ambitious, inclusive and participatory follow up and review of the 2030 Agenda” agiriaren bidez, eta nazio-, eskualde- zein mundu-mailan jorratu beharreko lau alderdi nabarmendu dituzte:

1) partaidetza eta inklusioa;

2) koherentzia politikoa, integrazioa eta elkarrenganako harremanak;

3) informazio- eta berrikuspen prozesu eta -mekanismo argiak;

4) prozesu horiek ezartzeko laguntza.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco