Azken berriak
atzera ES|EN
Solasaldia: 2030eko Agenda berria, feminismoa eta emakumeen eskubideak

UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, apirilaren 21an, 19:00etan, “2030eko Agenda berria, feminismoa eta emakumeen eskubideak” solasaldia antolatu du Ibaiondoko La Bolsa Auzo Etxean (Pilota kalea, 10. Bilbo).

2030eko Agenda nazioarteko garapen-agenda berria da. 2015eko irailean onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak, eta mundua 2030. urtea baino lehen eraldatzeko aukera errepikaezina ematen du.

Emakumeen erakundeek eta erakunde feministek aktiboki parte hartu dute, emakumeen eskubideak eta ikuspegi feminista 2030eko Agendan jasota gera daitezen.

Eraginkorra izan al da egindako lana? Nola jaso da ikuspegi hori? Zer dago oraindik egiteko? Zer lan egiteko aukera ematen die emakumeen taldeei eta erakundeei, eta talde eta erakunde feministei? Galdera horiei erantzutea da solasaldi honen asmoa.

Parte hartuko dute:

- Ana Ins Abelenda, AWID
(munduko erakunde feminista; konprometituta dago genero-justiziarekin, garapen iraunkorrarekin eta emakumeen eskubideekin)

- Javier Surasky, Together 2030
(nazioarteko gizarte zibilaren egitasmoa; 2030eko Agenda egia bihurtu dadin lan egiten dute)


Sarrera librea
etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria


Apirilak 21
19:00etan
Ibaiondoko La Bolsa Auzo Etxean. Bilbo (Pilota kalea, 10).


Informazio gehiago:
n.viota@unescoetxea.org
94 427 64 32

Antolatzailea

Babeslea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_25an.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco