Azken berriak
atzera ES|EN
Adostu dira Garapen Iraunkorreko Helburuak neurtzeko adierazle globalak

Martxoaren 11n, Nazio Batuen Estatistika Batzordeak GIHetarako adierazleak adostu zituen, “abiapuntu praktiko” gisa, “etorkizunean hobekuntza teknikoa” izango duena. Ohar horiek islatzen dute estatu kideek adierazle batzuk hobetzeko denbora gehiago behar dela adierazteko egin duten aitorpena. Hala ere, SDGren helburuei buruzko eztabaida bezala, 2015ean, badago nolabaiteko tirabira, hobekuntza teknikorako beharraren eta pakete guztia "berriro irekitzeko” arriskuaren artean, adosteko zailenak izan diren adierazle batzuetan lekua galtzeko arriskua egonik.

Osasun-arloko munduko aditu batzuek Osasunaren Estaldura Unibertsalari buruzko (UHC, ingelesez) 3.8.2 adierazlearen gainean kezkatuta daudela adierazi dute; izan ere, beren ustez formulazio ahula da, ez baitu arrisku ekonomikoa neurtzen.

Erakunde feministak eta emakumeen erakundeak arduratuta daude, genero-berdintasunerako 5. helbururako berrikusi diren adierazleak direla eta; izan ere, kasu batzuetan, horien irismena uste da ez dela hain zabala, aurreko bertsioen aldean. Esaterako, sexu- eta ugalketa-osasunerako jatorrizko adierazleak (5.6.2) “emakume eta nerabe guztiei sexu- eta ugalketa-zerbitzuak, informazioa eta hezkuntza eskuratzea bermatzen zieten lege eta arauketak zituzten herrialdeen proportzioa” neurtzen zuen, eta berrikusi den adierazleak, ordea, adin-oharra gehitzen du zerbitzu-mota horretarako, eta 15 eta 49 urte bitarteko emakume eta neskatoetara mugatzen da.

Horiek adierazleek zenbateko garrantzia daukaten erakusten duten gizarte zibilaren eskaera batzuk baino ez dira; izan ere, horien araberakoa izango da, neurri handi batean, GIHen benetako irismena. Garrantzitsua da azpimarratzea ere adierazle hauek osatuko direla herrialde bakoitzak aukeratutako nazio-adierazleez.

Informazio gehiago:
Sustainable Development Goal Indicators

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco