Azken berriak
atzera ES|EN
2016ko Emakumeen Nazioarteko Eguna: «2030ean mundua 50-50 izan dadin: Eman dezagun genero-berdintasunerako urratsa»

Honako hau da 2016ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren leloa: "2030ean mundua 50-50 izan dadin: Eman dezagun genero-berdintasunerako urratsa". Datorren martxoaren 8an, Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 ekintza-planari buruzko eztabaida bat izango da; hain zuzen ere, eztabaidatuko da nola bizkortu daitekeen agenda hori, garapen jasangarrirako helburu berriak benetan aplika daitezen sustatzeko.

Horrez gain, batetik, zenbait arlotan hartutako konpromisoak izango dira hizpide, hala nola genero-berdintasunaren, ahalduntzearen nahiz emakumeen giza eskubideen alorrekoak, eta bestetik, konpromiso berriak ere bai, NBE-Emakumeak erakundearen "Eman dezagun urratsa" ekimena adibidez.

Hemendik 2030era emakume eta neska guztiek eskubide- eta aukera-berdintasuna izan dezaten, "Eman dezagun urratsa" ekimenak beren nazioetan konpromisoak hartzeko eskatzen die gobernuei, genero-berdintasunean dagoen amildegia desagerrarazteko: dela lege eta politiken bidez, dela ekintza-planen eta inbertsio egokien bidez...

Hauek dira genero-berdintasunaren alorrerako Agenda 2030 ekintza-planean adierazitako funtsezko helburu batzuk:

  • 2030erako, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak amaitzen dituztela zaintzea. Biak doakoak, ekitatiboak eta kalitatezkoak izatea eta eskola-emaitza egokiak eta eraginkorrak ematea.

  • 2030erako, haur guztiek lehen haurtzaroan arretarako eta garapenerako zerbitzuak eskuragarri izatea, eta kalitatezko eskolaurreko hezkuntza ere ziurtatua izatea, lehen hezkuntzarako prest egon daitezen.

  • Mundu osoko emakumeen eta nesken aurkako diskriminazio-modu guztiak desagerraraztea.

  • Alor publikoan eta pribatuan emakume eta neska guztien aurkako indarkeria-modu guztiak amaitzea, baita salerosketa, sexu-esplotazioa eta beste mota batzuetako esplotazioak ere.

  • Praktika kaltegarri guztiak desagerraraztea: haurren arteko ezkontza goiztiarrak eta behartuak, eta emakumeen genitalen mutilazioa, besteak beste.

Informazio gehiago:

2016ko Emakumeen Nazioarteko Eguna

"Eman dezagun urratsa" ekimena
 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco