Azken berriak
atzera ES|EN
Irailak 14-15 : NAZIOARTEKO MIGRAZIOARI ETA GARAPENARI ESKAINITAKO GOI MAILAKO ELKARRIZKETA

2006ko irailaren 14 eta 15ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 61. jardunaldien barruan Nazioarteko migrazioari eta garapenari eskainitako goi mailako elkarrizketa egingo da.

Batzar Nagusiaren 58/208 eta 60/227 ebazpenetan jasota dago ekitaldi hori, eta helburu nagusia nazioarteko migrazioarekin eta garapenarekin zerikusia duten alderdiei buruz eztabaidatzea izango da. Debate honetan, nazioarteko migrazioaren abantailak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta honek dituen eragin negatiboak gutxitzeko neurri egokiak zein diren zehazteko lan egingo da.

Abantailak direla-eta, Nazio Batuetako hainbat adituren esanetan, kudeaketa egokia eginez gero, migrazioa tresna baliagarria da jatorrizko eta helmugako garapenean aurrera egiteko, eta, oro har, Milurtekoaren Garapen Helburuak lortzen laguntzeko.

Bestetik, gizakien salerosketa eta lan esplotazioa mundu osoan maiz errepikatzen diren egoerak dira; beraz, aztertu beharreko gai nagusietakoa migratzaileen babesa izango da.

Elkarrizketa horren prestaketa moduan, Batzarrak gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin, gizarte zibileko erakundeekin eta sektore pribatukoekin topaketa informalak antolatu ditu. Era berean, alor horietako ordezkariek topaketan aurreikusitako lan mahaietan parte hartuko dute.

Nazio Batuen idazkari nagusiak txosten bat  prestatu du Batzarrerako, eta bertan, honako gaiak aztertzen dira: migrazio joerak, jatorrizko eta helmugako herrialdeetan duen eragina, migrazio gaian dauden politikak, giza eskubideak, generoa edo gizarteratzea. Eta nazioarteko araudien eta gobernuen arteko kooperazio ereduen azterketa ere egin du.

Bestalde, Nazio Batuen Biztanleria Fondoak (UNFPA) orain dela gutxi aurkeztu du Munduko Biztanleriaren Egoera 2006 txostena, " Itxaropenerantz: Emakumeak eta nazioarteko migrazioa" . Bertan, emakumeen migrazioen hedadura eta handitasuna aztertzen dira, beraien herrialdeetara beraien familia eta herrialdeak laguntzeko bidaltzen duten diruaren eragina eta emakumeen sentiberatasuna esplotazio eta gehiegikerien aurrean.

Goi mailako elkarrizketa honekin batera, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak (IOM) "Migration for Development: Within and Beyond Frontiers" argitaratu du. Argitalpen honetan, 2005-2006 urtean IOM-k egindako Migrazioei buruzko ikerketa argitalpen sailean agertutako ikerketa aipagarriak gehitu dira.

Informazio gehiago:

Nazioarteko migrazioari eta garapenari eskainitako goi mailako elkarrizketa

Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren txostena  (A/60/871) (*) (pdf - 464 KB)

Migrazioen Nazioarteko Erakundeak (IOM)

UNESCO Nazioarteko migrazioak eta politika kulturalak

UNFPA - Munduko Biztanleriaren Egoera 2006

Bibliografia.  NN BB Liburutegia - Dag Hammarskjld

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco