Azken berriak
atzera ES|EN
WANGARI MAATHAI, Bakearen Nobel Sariduna, Euskadin

Wangari Muta Maathai, 2004ko Bakearen Nobel Sariduna eta Green Belt Movement Fundazioaren Lehendakaria dena, atzo Gernikan egon zen Euskadin egingo duen hiru eguneko bisitaldia hasteko.

Egonaldi honetan Maathai andreak hitzarmen bat sinatuko du Eusko Jaurlaritzarekin. Hitzarmen horren bitartez, Jaurlaritzaren berezko jarduerak eragiten dituen CO2 emisioak konpentsatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, Afrikan basoak berritzeko proiektuen bitartez.

Gaur, 5ean, Maathaik hitzaldia bat emango du Bilboko Guggenheim Museoko Auditoriumean. Ingurumenari buruzko hitzaldia izango da, ingurumena giza eskubidetzat eta bakea eraikitzeko funtsezko oinarritzat hartuta.

Wangari Maathai (Nyeri, Kenia. 1940) Green Belt Movement programaren fundatzailea da. Programa honen helburu nagusia ingurugiroa babestea du eta honi esker 30 miloi zuhaitz landatu dira Kenian. Green Belt Movement programak beste bi helburu ditu: emakumeentzako lana sortzea eta emakumeek gizartean duten irudia hobetzea.

Informazio gehiago:

Green Belt Movement

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco