Azken berriak
atzera ES|EN
2006ko MONUMENTUEN NAZIOARTEKO ARGAZKI-LEHIAKETA

Euskadiko bi ikastetxek, Bilboko Artxandape Ikastolak eta Urretxuko Garaialde Lizeoak, 05/06 ikasturtean 2006ko Monumentuen Nazioarteko Argazki-lehiaketan parte hartu dute, 35 herri desberdinetako 30.000 ikasleekin batera.

Lehiaketa honek, orain dela 10 urte Catalunyako Generalitateak, Europako Batzordearen laguntzarekin bultzatua, honako helburua du: ikasleak beraien inguruko ondareari hurbiltzea argazkigintzaren bitartez, bere ezagupena, balorazioa eta  gozamena bultzateko. Euskal Autonomi erkidegoan UNESCO Etxea izan da lehiaketa hau koordinatu duena.

Euskadiko parte-hartzaileen artean Artxandape Ikastolako Eneko Mentxaka eta Garaialde Lizeoko Itsaso Artolaren argazkiak sarituak izan dira. Argazki hauek nazioarteko katalogo baten argitaratu dira. Saritutako ikasle hauek datorren abenduan, Europako Batzordean (Estrasburgon) ospatuko den ikasleen topaketa baten parte hartuko dute, beste 35 herrialdetako sarituekin batera.

Argazki irabazleak:

(klik egin argazki gainean handitzeko)

Itsaso Artola. Arantzazuko Santutegia. Oati, Gipuzkoa

Lizeo Garaialde (Urretxu)

 

Eneko Menchaca. Alde zaharreko eraikin bat

Santiago Katedralaren arkupetik, Bilbo

Ikastola Artxandape (Bilbo)

Informazio gehiago:

    Europako Batzordea: Monumentuen Nazioarteko Argazki-lehiaketa

    Museu dhistria de Catalunya

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco