Azken berriak
atzera ES|EN
Elkarrizketa eta garapenerako kultur dibertsitatearen eguna

Maiatzaren 21ean Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Dibertsitatearen Eguna ospatzen da 2001. urteaz geroztik, Kultur Dibertsitateari buruz UNESCOk egindako Adierazpen Unibertsalaren oroitzapenetan.

Aurten, UNESCOko Zuzendari Nagusiak, Irina Bokova andreak, dei egin die UNESCOko Estatu kide guztiei, 2015 ostean kultura eta kultur dibertsitatea garapen iraunkorraren agendan sar ditzaten.

Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko azken txanpan, UNESCOk berretsi egiten du kultura eta garapen iraunkorra lotzeko egin duen arrazoibidea. Hori horrela, kultur dibertsitatea oso bitarteko baliotsua da helburu horiek lortzeko, direla pobreziaren aurkako borroka, genero-berdintasuna, kalitatezko hezkuntza edo giza eskubideak.

UNESCO Etxeak bat egiten du ideia horrekin, eta garapenerako kulturaren programan norabide horretan jarraituko dugu lanean, giza garapen iraunkor eta berdinzalea lortzeko kulturak duen funtsezko zeregina erakuste aldera.

Hori horrela, datorrean maiatzaren 23an, larunbatarekin, Kultur Dibertsitatearen Eguna ospatuko dugu, eta Getxo Anitza I. Topaketan parte hartuko dugu. Topaketa hori udalerrian lanean diharduten hainbat entitatek antolatu du, Getxoko Udalaren laguntzarekin batera; entitate horien artean daude, besteak beste, Egizu Elkartea, SOS Arrazakeria eta Getxoko Etorkinen Plataformen Federazioa. Topaketa horretan, Getxoko Caro Baroja Institutuko gazteek egindako lau mikro-metraje erakutsiko ditugu. Gazte horiekin kultur dibertsitatearen balioak landu ditugu 2015. urtean zehar.

Fadura Erretegian, 12:30-18:00 bitartean egingo diren jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu guztiok.
Zuzendari Nagusiaren hitzetan, “Eman diezaiogun kulturari lehentasuna, oraintxe bertan”.”

Informazio gehiago:

Getxo Anitza I. Topaketa

Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Dibertsitatearen Eguna

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco