Azken berriak
atzera ES|EN
Nire Mundua. Kaleko ekintza, Nazio Batuen “My world” kanpainarekin zerikusia duena

Maiatzak 4, 5 eta 6. Basauri, Bilbo, Donostia eta Gasteiz

My World (Nire Mundua) Nazio Batuek abian jarritako eta munduko herritar guztiei zuzendutako inkesta bat da, munduko agenda berriaren, hau da, post-2015 agendaren definizioaren esparruan herritarren iritzia, lehentasunak eta ikuspuntuak jasotzea eta munduko buruzagiak informatzea xede duena.

2015eko bukaera arte jarraituko duen inkesta global horren emaitzak Idazkari Nagusiarekin eta munduko buruzagiekin partekatuko dira post-2015 hurrengo garapen-agenda prestatzeko prozesu osoan.

UNESCO Etxea Kanpainako bazkide ofiziala da, eta post-2015 Agendari buruz egiten ari den lan-esparruan, inkesta hau kaleratuko du, ezagutzera emateko eta euskal gizarteari nazioarteko prozesuetan parte hartzen eta horietan eragina izaten laguntzeko.

Nire Mundua inkestaren bitartez, pertsonek sei jarduera-eremu (16tik) aukera ditzakete, euren bizitzetan hobekuntza handiena eragin dezaketela iruditzen zaienak. 16 gai horiek landu dira planetako populazio pobreenen artean lehendik egindako ikerketa eta inkestetan adierazitako lehentasunak eta pobreziaren aurka borrokatzeko agendari buruzko eztabaida tekniko eta politikoetatik jasotako informazioak oinarri hartuta.

Nire Mundua podiuma hiru lurraldeetan egongo da (Basauri eta Bilbo, Bizkaian; Donostia, Gipuzkoan; eta Gasteiz, Araban). Hiriko ondo ikusteko moduko leku batean jarriko da, gutxienez egun erdi batez hiri bakoitzean. Alde batetik, edozein herritarrek adierazi ahal izango ditu bere lehentasunak planeta osoan entzun daitezen eta, bestetik, Nire Mundua inkesta egingo da. Inkesta anonimoa da eta parte-hartzaileek euren sexua, adina eta herrialdea soilik adierazi beharko dituzte, emaitzen ondorengo analisia errazteko.

Honako hauek dira parte hartzeko egunak eta lekuak:

1. Basauri
Maiatzaren 4ean Basaurin, astelehena
Goiza
Lekua: Los Miradores behatokia
 

2. Bilbo
Maiatzaren 4ean Bilbon, astelehena
Arratsaldea
Lekua:Tinglado, Arenal
 

3. Gasteiz
Maiatzaren 5a Gazteizen, asteartea
Goiza
Plaza Berriaren sarrera/Postas kalea

4. Donostia
Maiatzaren 6an Donostian, asteazkena
Goiza
La Bretxa merkatuan

Parte har dezakezu galdeketa "Nire Mundua" gure webguneko sailean osatuz ere edo http://vote.myworld2015.org/es/?partner=UEtxea helbidean

Babesleak:

  http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

http://www.basaurikogorrak.org/img/logoBasauri.jpg

 

Laguntzaileak:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo2011_ElCorreo.gif

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_Noticias_Gipuzkoa_2010.gif

https://fbcdn-profile-a.akamaihd.net/hprofile-ak-xpf1/v/t1.0-1/p160x160/10645330_10152831171238518_5614624239370425023_n.jpg?oh=0a72684344bfed4c2670bb5eadb926b2&oe=55CF15A8&__gda__=1440489680_86f0c010681ccecb9e9968c073bd56e3

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco