Azken berriak
atzera ES|EN
Añanako Gatz Harana, Kultur Ondarearen Europako Batasuna saria / Europa Nostra 2015 saria

Aanako Gatz Haranaren Leheneratze Integralak Kultur Ondarearen Europako Batasuna saria / Europa Nostra 2015 saria jaso du. Europako Batzordeak eta Europa Nostrak sustatua, kultur ondareari Europan eskaintzen zaion aitorpenik handiena da, eta, hain zuzen, aitorpena eskaini die Aanako gatzagetako lanen kalitateari eta tokia leheneratzea eta balioestea eragiten ari den emaitzei.

Aanako Gatz Harana Fundazioak aurkezturiko hautagaitza, kontserbazioaren kategorian, Europako 29 herrialdetako 263 proiekturen artean saritutako 28etako bat da. Europa Nostra 2015 sariak azken hiru urteetan eginiko eta lorturiko lanak eta emaitzak saritzen ditu, nahiz eta Gatz Haranak XX. mendearen 90ko hamarkada bukaeratik daraman ikerketak eta lanak egiten.

Epaimahaiak, bere balorazioan, zera nabarmendu du: “Proiektuaren tamaina ikaragarria, paisaia, arkitektura, ingurumena, gatz-jarduera eta beraren tradizioak barne hartuta, baina baita lurralde osoa ere, garapen sozial, kultural, ekonomiko eta turistikoaren eragile izaten ari diren ekimen kultural eta turistikoen bidez”.


Informazio gehiago:

Gatz Harana Fundazioa

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco