Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumeentzat idazkari nagusiaren 2015 osteko txostena ez da nahikoa

2014ko abenduaren 18an Emakumeen Talde Nagusiak erantzun bat argitaratu zuen Nazio Batuen idazkari nagusiak 2015 osteko Garapenaren Agendari buruz egindako laburpen-txostenaren harira.

Erantzun hartan, mundu osoko 600 elkartez osatutako Emakumeen Talde Nagusiak aitortzen du laburpen-txostenak estatu kideentzako garrantzitsuak diren hainbat gai hartzen dituela aintzat, hala nola, sozietate baketsuei buruzko informazioa, finantzazioa eta erantzukizun-mekanismoak. Hala eta guztiz ere, Emakumeek uste dute txostenak ez dituela behar adina jorratzen genero-berdintasunaren, giza eskubideen eta emakume zein neska guztien ahalduntzearen ikuspuntuak.

Laburpen-txostenaren arabera, giza eskubideak eta emakume zein nesken ahalduntzea aurretiko baldintza dira Garapen Iraunkorreko Helburu (GIH) guztietarako. Emakumeen Talde Nagusiaren ustez, ordea, giza eskubideak, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta genero-berdintasunaren aldeko sostengu globala agenda berriko helburuak izan beharko lirateke.

Horrez gainera, emakume-taldeak ez daude ados idazkari nagusiak egiten duen GIHen sailkapeneko sei kategoriekin (Pertsonak, Duintasuna, Oparotasuna, Justizia, Elkarteak eta Planeta), haien ustez hainbat ikuspuntu garrantzitsu ezkutatzen baitituzte.

Horrenbestez, Emakumeen Talde Nagusiarentzat agiri horren irismena ez da behar adinakoa, eta jasotzen dituen ikuspuntuak ez dira aski ekintzarako.

Emakumeen Talde Nagusiaren erantzun osoa irakurtzeko sartu hemen:

www.womenmajorgroup.org/wp-content/uploads/2014/12/WMGResponsetoSGSynthesisReport_18Dec.pdf  (ingeselez)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco