Azken berriak
atzera ES|EN
Hasi dira gobernuen arteko negoziazioak 2015-Osterako

Urtarrilaren 19tik 21era Nazio Batuetako Estatu kideak New Yorken bildu ziren 2015 osteko agendari buruzko gobernu-arteko negoziazioen lehen saioa egiteko. Eztabaidaren helburuak bi hauek izan ziren funtsean: orain arteko kontsulta, eztabaida eta negoziazioen balantzea egitea, eta 2015 osteko agendako elementuen artean Estatu kide bakoitzaren lehentasunei buruzko lehen ikuspegia jasotzea. Hauek dira elementu horietako batzuk: Adierazpena, Garapen Iraunkorreko Helburuak 2015 osteko agenda zabalagoan txertatzea, helburu horiek ezartzeko baliabideak zehaztea eta horien jarraipena egitea eta berrikustea).

Estatu kideez gain, antolatutako gizarte zibilak ere bere iritzia azaltzeko aukera izan zuen New Yorken, talde nagusien bitartez. Beyond 2015 plataforma (horko kide da UNESCO Etxea) bertan izan zen, negoziazioak hurbiletik jarraitzen, eta Estatu kide askorekin eta NBEren agentzia askorekin bildu zen. Beyond 2015 plataformaren analisi zehatzaren berri jakiteko esteka hau kontsulta dezakezu (ingelesez baino ez dago eskura).

Informazio gehiago: https://sustainabledevelopment.un.org

2015 osteko Agenda berriari eta Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko azken albisteak jaso nahi badituzu, aldizkari bat prestatzen ari gara. Laister eskuragarria izango da.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco