Azken berriak
atzera ES|EN
“Memoriaren eraikuntza Latinoamerikan: gure ingurunerako ikaskuntzak” mintegia

UNESCO Etxeak abenduaren 23an, 11:00etan, “Memoriaren eraikuntza Latinoamerikan: gure ingurunerako ikaskuntzak” mintegia antolatu du Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).

Latinoamerikan, duela hogeita bost urte eskas, herrialdeen gehiengo nabarmena zegoen diktaduren mende. Gaur egun egoera guztiz bestelakoa da. Apurka-apurka, prozesu historiko guztiei dagokien bezala, tradizio latinoamerikar demokratiko bat ari da ernetzen, eta herritarren hizkuntza zein kultura eskualdeko legitimitate politikoaren hodeiertz handia bilakatzen ari dira eskualde hartan.

Gai horiei buruz hitz egiteko eta prozesu haietan lehen pertsonan parte hartu duten pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoa Latinoamerikaren memoria eraikitzeko prozesuetara gerturatzeko, Euskal Herriko zein atzerriko hizlariak izango dira. Horrela, han gertatutakoa gure Erkidegoko memoriaren prozesuan gida gisara baliatzeko aukera emango digute:

1. PANELA
Memoriaren eraikuntza-prozesuak Kolonbian eta El Salvadorren.

- Liliana Zambrano, “Eraikitzen ari den memoria: Kolonbiako kasua”

- Gloria Guzmn, “Ikaskuntzak ekintzatik abiatuta: El Salvadorreko memoriadun emakumeak".
 

2. PANELA
Memoria eraikitzeko prozesu sortzaile eta eraldatzaileak Latinoamerikan.

- Alex Carrascosa,  “Kontarteak eta denboraren kiribila: Memoria artearen bitartez Guatemalan, Bolivian eta Kolonbian”.

- Iigo Retolaza,  “Eraldaketa-gatazkak. Memoriaren ahalmena Boliviako prozesuan”.


Sarrera librea

etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria


Informazio gehiago:
i.gonzalez@unescoetxea.org
94 427 64 32
 

 Antolatzailea

 Laguntzailea

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_85N.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_DDHHver2013.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco