Azken berriak
atzera ES|EN
Mahai-inguru orokorra neskatilen eta emakumeen hezkuntzarako eskubidearen inguruan

Emakumeen aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Komiteak (CEDAW) 2014ko ekainaren 30etik uztailaren 18ra Genevan egingo duen bileraren baitan, egun erdiko mahai-inguru orokor bat egingo du urtarrilaren 7an, neskatilen eta emakumeen hezkuntzarako eskubidearen inguruko gomendio orokor bat lantzeko.

Mahai-inguruari buruzko concept note agiriak adierazten digu haren helburua: Emakumeen aurkako Diskriminazio Era Guztiak Ezabatzeko Konbentzioaren 10. artikulua interpretatzea eta sakontzea. Artikulu horrek adierazten du emakumeen aurkako diskriminazioa ezabatu behar dela, haiek hezkuntza-esparruan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izango badute. Horrez gainera, Estatuek alor horretan dituzten betebeharrak zehaztu nahi dira.

Neskatila eta emakumeen hezkuntzaren alorrean gomendio orokor bat onartzen baldin bada, oinarri bat izango da Konbentzioaren betebeharren titularrei, Estatuei eta beste hainbat erakunderi, haien betebeharrak bete ditzaten exijitzeko, bai emakumeen hezkuntzarako sarbidea eta partaidetza babestu eta bultzatzeko, bai emakumeen ahalduntzea erraztu eta haien eskubideak guztiz inplementatzeko.

Informazio gehiago:

Concept note

Mahai-inguruari buruz

 

UNESCOren argitalpenak:

Girls and Womens Right to Education Overview of the Measures Supporting the Right to Education for Girls and Women Reported on by Member States

2013-2014ko Guztiontzako Hezkuntzaren Munduko Jarraipen Txostena. Generoari buruzko laburpena

Better Life, Better Future. UNESCO Global Partnership for Girls and Womens Education

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco