Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren Aniztasunak: sormen-jolasa Gazte Kitaren euskarazko eta katalanezko bertsioa aurkeztu dute

Otsailean, UNESCOren Aniztasunak Gazte Kita aurkezten aritu dira UNESCO Etxea eta Gironako Unibertsitateko Politika Kulturalen eta Lankidetzaren UNESCO Katedra esparru formaleko nahiz ez-formaleko hezkuntza arloko profesionalen artean.

Jokoa 12 eta 16 urte arteko gazteentzako diseinaturik dago eta berriki euskarara eta katalanera moldatu da, gazte guztiek aukera izan dezaten nork bere aldetik aurkikuntza-ibilbide hau egiteko. Hainbat gai jorratzen dira: sormena, kultura-adierazpenak eta aniztasuna. Kultura Adierazpenen Aniztasuna Babesteko eta Sustatzeko 2005eko UNESCOren Konbentzioan zehazten diren gaiak dira guztiak.

Prestakuntza lanetan ariko diren pertsonak Kitaren erabileran trebatzeko tailerrak egin dira Gasteizen, Getxon eta Gironan. Orain helburua da kit edo jolas hori Euskal Herriko eta Kataluniako ikastetxeetan ezartzea.

Aniztasunak Gazte Kita esteka honetan eskura dago eskura, hizkuntza eta formatu aldetik bertsio guztietan:  www.diversidades.net  

Informazio gehiago:

UNESCO-Kultura-adierazpenak

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco