Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumeen Eskubideei eta Genero Berdintasunari buruzko gomendioak 2015 ostean

Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko Lotura Zerbitzuak (UN-NGLS, ingelesezko sigletan) txosten berri bat argitaratu du oraindik orain, Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko NBEren Batzar Orokorreko Lantalde Irekiari bideratutako txostena, hain zuzen, gizarte zibilari eta batez ere emakumeen erakundeei 2013an eginiko kontsultak oinarri hartuta.

Eskubideetan oinarritutako ikuspegi baten garrantzia azpimarratzen du txostenak, genero-berdintasuna lortzeko, giza eskubideak 2015 ondoko agendan sartzeko eta giza eskubideei buruz indarrean diren akordioak oso-osorik aplikatzen direla bermatzeko; besteak beste, honako hauek: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala; Emakumeen aurkako Diskriminazio Era Guztiak Ezabatzeko Konbentzioa (CEDAW) eta horren Hautazko Protokoloa; Beijingo Ekintza Plataforma; Kairoko Ekintza Programa; Milurtekoko Adierazpena; eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Biltzarraren ondorioa (Rio+20), eta Emakumearen Izaera Sozialaren Batzordeak adostutako ondorioak.

Hauek dira egindako gomendio nagusiak:

1. Politika makroekonomikoa erreformatzea, genero-berdintasuna bermatzeko eta Giza Eskubideak betetzen direla ziurtatzeko.
2. Emakumeek lan duina eta babes soziala eskuratzeko aukera izan dezaten sustatzea, eta ordaindu gabeko asistentzia-lana aintzat hartzea.
3. Genero-arrazoiek eragindako indarkeria eta bazterketa deuseztatzea.
4. Osasuna eta sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzea.
5. Naturako baliabideen banaketa zuzena eta erabilera segurua ziurtatzea.
6. Gatazka armatuetan, baketzean eta bakerako bidean genero-ikuspegia aintzat hartzea.

Informazio gehiago:

Policy Brief #7. Recommendations on Womens Human Rights and Gender Equality

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco