Azken berriak
atzera ES|EN
Komunikazio eraldatzaile bati buruzko gogoetak: UNESCO Etxearen artikulua Kultura-eskubideak eta kultura-askatasuna komunikazio sozialerako bide gisa gaiari buruz

Eskura dago jada Komunikazio eraldatzaile bati buruzko gogoetak argitalpena. Inter Service Press albiste-agentziak Santanderko Menndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean (UIMP) antolatutako Komunikazioa eta Garapena: eszenatoki berriak (2011) eta Gizarte-aldaketarako komunikazioa (2012) topaketetan izan ziren hausnarketa nagusiak jasotzen dira lan horretan. Komunikazioari buruz agentzia horrek antolatutako bileretako bi izan ziren aipatutako topaketak. Gogoetarako eta etengabeko trukerako gune izateko sortu ziren topaketa horiek, eta gizarte orekatuagoen eta parte-hartzezkoagoen aldeko komunikazioa izan zen beti aztergai nagusia.

Maider Maraa gure lankidea hizlari izan zen 2012ko topaketan eta argitalpenean jasotzen da haren artikulu hau: Kultura-eskubideak eta kultura-askatasuna komunikazio sozialerako bide gisa. Kultura eta garapena binomioan parte-hartzearen ideiari buruzko gogoeta teorikoa egiten du Maraak artikulu horretan, eta, horri loturik, bizitza kulturalean parte hartzeko eskubidea eta kultura-askatasunaren ikuskera aztertzen ditu. Nazioartean eta bereziki UNESCOn kulturaren eta garapenaren arloko zenbait tresna nabarmen identifikatzen dira, orobat, argitalpenean, baita parte-hartze sozialak eta komunikazioak ondare materiala zein ez-materiala babesteko betetzen duten rolari buruzko zenbait adibide jakin ere, ondarea baita kulturaren adierazpide esanguratsuenetako bat eta kultura-politikek gehien babesten duten esparruetako bat.

Komunikazio eraldatzaile bati buruzko gogoetak (gaztelaniaz) argitalpena on-line dago, lotura honetan: http://ipsnews.net/documents/reflexionessobreunacomunicacionquetransforma.pdf

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco