Azken berriak
atzera ES|EN
Adineko pertsonen giza eskubideak babesteko aditu independentea berria

NBEk aditu independente bat gehiago du; kasu honetan, adineko pertsonen giza eskubideak babesteko aditu independentea da.

Giza Eskubideen Kontseilua osatzen duten estatu kideen adostasunez hartu zen ebazpena, eta adituak 3 urteko kargualdia izango du. Erabakiak onarpen handia izan du, eta arlo horretako aditu ugarik haren garrantzia nabarmendu dute. Ez da izan, gainera, adinekoen giza eskubideen inguruan egin den aurrerabide bakarra; izan ere, eskubide hori hautatua izan da 2014 osoan Genevako Gizarte Foroaren eztabaidagai nagusi gisa.

Aditu horren eginkizuna izango da adineko pertsonek giza eskubide guztiak erabili ahal izateko aurre egin behar dieten arazoen inguruan kontzientzia piztea, adinekoek eskubide horiei buruzko informazioa jasotzeaz arduratzea, eta lan egitea, estatuekin eta Zahartzeari buruzko Lantalde Irekia (OEWGA) sartutako Nazio Batuetako beste erakunde batzuekin elkarlanean, adinekoen eskubideak sustatzen eta babesten laguntzeko neurriak ezar daitezen bultzatzeko.

Adituaren izendapena aurrerapen handia izan da adineko pertsonen giza eskubideen arloan, eta aurrerabide horretan jarraitzea espero dugu, epe laburrean Adineko Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzio bat onartzeko behar besteko babesa lor dadin.

Informazio gehiago:

Human rights of older persons

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco