Azken berriak
atzera ES|EN
Polinizazioa eta lurren degradazioa: IPBESEkosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu arteko Plataformaren lehentasunak

Onartuta geratu da IPBESEkosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu arteko Plataformarako lehen Lan eta Aurrekontu Plana

IPBESEkosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu arteko Plataforma berritzaileak alderdi hauei buruzko zenbait ebaluazio egitea erabaki du: polinizazioa eta elikagaien ekoizpena, lurraren degradazioa eta espezie inbaditzaileak. Ebaluazio horien helburua da beharrezko tresnak eskaintzea ingurumen-erronkei aurre egiteko politikak egiteko.

100 gobernu baino gehiagotako, erakunde zientifikoetako, gizarte zibileko eta sektore pribatuko 400 ordezkaritza inguru izan ziren Plataformaren bigarren bileran (Antalya, Turkia). Bertan bildutako IPBESeko gobernu kideek, hastapenetako lan-programa zabal bat onartu zuten hurrengo bost urteetarako, eta plana aplikatzeko konpromiso handia erakutsi zuten; izan ere, beharrezko aurrekontu guztiaren erdia baino gehiago ziurtatu zuten (25,4 milioi dolar guztizko 43,5 milioitatik) Antalyako hitzarmen" gisa gogoratuko dugun bileran.

Gobernuei eta herritarrei naturak eta gizadiak 21. mendean dituen joerak eta erronkak hobeto ulertzen laguntzeko sortu zen IPBES, eta horrenbestez, gizon-emakumeen ongizatea eta garapen iraunkorra bultzatzeko.

Lehen ebaluazioak, zeina 2015. urtearen abendu hasierarako egongo baita prest, polinizazioa eta elikagaien ekoizpena izango du aztergai. Azterketen arabera, munduko laborantzen hiru laurden inguru erleen eta beste polinizatzaile batzuen polinizazioaren mende daude, ekoizpena ezin hobea izango bada. Informazio gehiago behar da, hala ere, benetan jakiteko nola eragiten dion polinizazioak elikagaien ekoizpenari eta, ondorioz, egungo politiken eraginkortasuna ebaluatzeko.

Bigarren ebaluazioak munduko degradazio-maila eta lurren leheneratzea aztertuko ditu, bai eta horrek biodibertsitatean, ekosistemen zerbitzuetan eta gizakiaren ongizatean duen eragina ere. Basamortutzearen aurkako Nazio Batzuen Konbentzioaren arabera, lurraren degradazioak ehuneko 12 ere murriztu dezake elikagaien mundu mailako ekoizpena hurrengo 25 urteetan, eta horren ondorioz, elikagaien prezioak %30 ere igo daitezke.

Hurrengo bost urteetan, maila guztietan sendotuko da zientziaren eta araudiaren arteko interfazea, IPBESek abiaraziko dituen gaitze-jarduerei eta eskualdeazpiko, eskualdeko eta mundu mailako ebaluazioei esker. IPBESek, horrela, biodibertsitatearekin lotutako alderdi anitzeko ingurumen-akordioetako plan estrategikoen helburuak betetzen lagunduko du.

Plataformak, horrez gain, indigenen eta bertakoen ezagutzak prozesu zientifikoetan eta biodibertsitatea eta ekosistemen zerbitzuak baloratzeko eta kontabilizatzeko lanean txertatzen ere parte hartuko du.

Oro har, lan hori egiteko mundu osoko milaka zientzialari beharko dira natura- eta gizarte-zientzietako arloetan, bai eta indigenen eta bertakoen ezagutza ere. Batera jardungo dute lanean, informazio zientifikoa sintetizatu eta tresnak eratzeko, ahalik eta politika onenak sortzeko helburuarekin.
Malasia Zakri Abdul Hamid-ek, IPBESeko lehen presidenteak, adierazi zuen IPBESen ezaugarrietako bat dela, indigenen ezagutzak aitortzeaz gain, garapen-bidean diren herrialdeen gaitasuna indartzea biodibertsitateari buruzko ikerketa zientifikoak egiteko.

Esaera zahar batek zera dio: Balioesten dugun hori neurtzen dugu, esan zuen Zakri doktoreak. "Biodibertsitatea altxor bat dela aldarrikatzeaz gain, herrialde gehienek oraindik ere biodibertsitatea neurtzeko beharrezko baliabideak eskaini edo eskuratu behar dituzte, eta horiek behar bezala ebaluatu, ekosistemen zerbitzuekin batera. Horri konponbidea ematea lehentasunezko zeregina da, nazioarteko komunitateak IPBESi eskatu dionez".

"NBEren Garapen Iraunkorrerako Helburuetan, zeinak orain prestatzen ari baitira, espero da biodibertsitatearekin lotutako helburuak sartzea 2030ean betetzeko, aurrerapen-adierazleekin batera", gehitu zuen Zakri doktoreak. Zakri doktorea, gainera, berriki izendatu dute NBEko Idazkari Nagusiaren Zientzia Aholkularitzarako Kontseiluko 26 kideetako bat. Eraginkorragoak izateko, jakina, ezinbestekoa da nazioek tresnak eta langileak izatea zientifikoki frogatutako oinarrizko lerroak ezarri, uneko datuak jaso eta aurrera egiten ari den edo ez jakiteko.

IPBESen bigarren Osoko Bilkuran, halaber, lankidetza-akordio bat onartu zen Nazio Batzuen Ingurumenerako Programarekin (PNUMA), Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearekin (UNESCO), eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearekin (FAO). Akordioaren helburua da NBEren lau erakundeen eta IPBESen arteko lankidetzarako markoa eskaintzea, eta haietako bakoitzak IPBESi emango dion laguntza espezifikorako funtzioak aitortzea.

NBEren organoek IPBESen izango duten lankidetzarako eta parte-hartze osorako akordioaren bidez, arduradun politikoen eta komunitate zientifikoaren arteko dialogoa hobetzea lortuko da biodibertsitateak eta ekosistemen zerbitzuek duten funtsezko rolari dagokionez. Ingurumena, zientziak, hezkuntza, elikadura eta nekazaritza, garapena eta gaikuntza ordezkatzen dituztenez, hainbat ezagutza eskainiko dituzte, erabakiak hartzeko eta politikak ezartzeko oso garrantzitsuak izango direnak.

Bileran, horrez gain, iragarri zen Anne Larigauderie DIVERSITASeko zuzendari exekutiboa izandakoa eta Zientzia sekzioko arduraduna Zientziarako Nazioarteko Kontseiluaren Elkartean (ICSU) izendatu dutela IPBESek Bonn-en, Alemanian, duen Idazkaritzako zuzendari.

Iturria NBIP

Informazio gehiago eskuratzeko:

IPBES

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco